Página de Inicio Ir al buscador Menú de navegación Ver contenido de la página Ir al Footer

Mahastizaintza-eta ardogintza-sektorean inbertitzeko laguntzak (minimis). ARDOAINB2022

Xedea

Mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko enpresen errendimendu globala hobetzea eta enpresa horiek merkatuaren eskaeretara egokitzea, bai eta haien lehiakortasuna handitzea ere. Finantza-laguntza ematea ardogintzako eraldaketa- eta azpiegitura-instalazioetarako eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egiten diren inbertsio ukigarri edo ukiezinetarako, baita energia-aurrezpena, energia-eraginkortasun globala eta prozesu iraunkorrak hobetzearren ere.

Hartzaileak

  • Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresak.
  • Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen elkarteak.
  • Nortasun juridikoa duten bi ekoizle edo gehiagoko elkarteak.
  • Lanbidearteko erakundeak..
Eskabidea egiten den unean MAE programaren (ardoa inbertsioa) 2020ko deialdian parte hartu dutela egiaztatzen duten mahastizaintza eta ardogintzako enpresak; deialdi horietan, enpresa horiek egindako eskabideak aukeratuak, lehenetsiak eta urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekre-tuaren 68. artikuluan ezarritakoaren arabera onartutako eskabideen behin betiko zerrendan sar-tutakoak izatea; eta programa horretan aurrekontu-zuzkidura faltagatik laguntzarik jaso ez izana.

Deskribapena

Dirulaguntza:

  • %40, itzuli beharrik gabe, mikroenpresentzat eta ETEentzat.
  • %20, < 750 langile edo negozio-bolumena < 200 milioi € dituzten enpresei.
  • %10, ≥ 750 langile edo negozio-bolumena ≥ 200 milioi € dituzten enpresei.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen kostuak: zuzenean mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak ekoiztera bideratutako inbertsioak (eraldaketatik botilaratzera edo ontziratzera edo etiketatzera); kalitate-kontrolarekin zuzenean lotutako inbertsioak; mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak merkaturatzearekin zuzenean lotutako inbertsioak (obra zibila, makinak eta ekipoak, ‒tartean, softwarea‒, etab.).

Laguntza mota

Concursal.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Itxita

Baliozkoa 10/11/2022 12:00 amtik 30/11/2022 11:59 pmra

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Ostegun ekintzaileak 2023

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.