Informaziorako plataforma edo atari bakarra. Euskadin errotuko diren hazkuntza-proiektu ekintzaileak erakartzea. Euskadiko balio-kateko enpresa sendotuetan etengabe eraldatzeko premia piztea eta barne-ekintzailetza eta produktu, zerbitzu eta negozio-lerro berriak sor daitezela laguntzea.
Ekintzaileari zuzendutako sarbide, informazio eta hasierako orientaziorako on line ataria, dauden laguntza-programa eta tresna guztiei buruzko informazio berezia eta koordinatua eskainiko dela bermatzen duena.
Información.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.