Programa ONEKIN 2026


Icono diana

Xedea

Kontsultaritza- eta/edo aholkularitza-zerbitzuak kontratatzea, negozioak abian jartzea edo garatzea, I+G proiektuen bideragarritasun-azterlanak egitea, patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortu, baliozkotu eta defendatzeko azterlanak egitea, eta elikagai-segurtasunaren arloko ziurtapen-estandarrak lortzea; berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloko aholkularitza-lanak era barne hartuko dira.

ONEKIN programa bi helburu dituzte: alde batetik, ekintzailetza eta enpresa-jarduera berrien sorrera bultzatzea elikaduraren eta egurraren balio-katearen esparruan; eta, bestetik, elikagaien eta egurraren balio-kateko erakundeen negozio-ereduan, prozesuetan eta antolaketan produkzio-hobekuntzak sustatzea, baldin eta hobekuntza horiek bideratuta badaude bioekonomiara, jasangarritasun energetikora, elikadura seguru eta osasungarrira eta baliabideen erabilera iraunkorrera, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez.

Icono lupa

Hartzaileak

Jarduera ekonomikoa elikaduraren eta egurraren balio-katearen parte duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: nekazariak, erauzketa-arrantzaren sektoreko operadoreak, elikagai- edo baso-industriak, ostalaritza eta nekazaritzako elikagaien merkataritza, jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenak edo egingo dutenak.

Halaber, onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, nortasun juridikorik gabekoak, eta ondasun-erkidegoak.

Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du egoitza.

Icono Esquema

Deskribapena

Lau laguntza-lerro:

1 lerroa – Negozioak abian jartzearekin lotutako kontsultaritza- edo aholkularitza-lanak.

2 lerroa – Patenteak, ingurumen-zigiluak eta bestelako aktibo ez-materialak lortzeko, baliozkotzeko eta defendatzeko azterlanak.

3 lerroa – Enpresetan elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeari buruzko diagnostikoazterlanak, lehen aldiz elikagai-segurtasunaren arloko ziurtagiriak lortzeko diagnostiko-azterlanak, eta elikagaiak alferrik ez galtzeko eta ez botatzeko planak.

4 lerroa – Berrikuntza eta digitalizazioaren arloko kontsultaritza-lanak.

Icono bombilla

Laguntza mota

Minimis. Lehiaketa

Trabajo decente y crecimiento económico

Icono agentes

Laguntza-era gileak

Gobierno Vasco

Icono ordenadorInformazioa eta tramitazioa

Icono enlaceLotura neurrira:

Irekita

Baliozkoa 10/11/2026 12:00 amtik 09/12/2026 11:59 pmra

Aplikazio-erremua

Elikagaien balio katerako jarduera protokoloa koronabirusaren aurrean (SARS-CoV-2)

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Logo ONekin!