Renove Smart Industry SPRI

Icono diana

Xedea

Industria-laguntza, makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erosten laguntzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan fabrikazio aurreratuaren esparruan teknologiak aplikatzera bideratutako 4.0 Industriako proiektuak inplementatzeko.

Icono lupa

Hartzaileak

ETE industrialak eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoak.

Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresentzat; bertan, erositako makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) instalatuko da.
50.000 baino gehiagoko proiektuak, non aholkularitza-zerbitzuek ezingo duten aurrekontuaren % 25 gainditu.
Gastuak eskaera edo kontratu bidez egiaztatuko dira, eta erositako makineriaren eta/edo ekipamenduaren zenbatekoaren % 10 ordainduko da, gutxienez.
Eskuratutako elementuak (hardwarea eta softwarea) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta martxan jarri beharko dira, eskaera egin eta hurrengo 12 hilabeteetan.

Icono Esquema

Deskribapena

Finantzaketa eta laguntza aditua inbertsioei aurre egiteko eta 4.0 industriarantz aurrera egiteko
Gehienez 75.000 euro enpresa bakoitzeko

Itzuli beharrik gabeko laguntza, % 20ra eta 75.000 eurora artekoa enpresa bakoitzeko, 4.0 Industriako proiektuak inplementatzeko makineria eta/edo ekipamendu aurreratua (Hardwarea eta Softwarea) erosteko.

Inplementazio-prozesuan adituen aholkularitza

Industria 4.0ren proiektua behar bezala inplementatzen dela bermatzeko beharrezkoak diren aholkularitza- edo ingeniaritza-gastuak finantzatzen ditu.
Balio erantsi handiagoko merkatu industrialetarako sarbidea

Teknologiak eskaintzen dizun potentzial guztia aprobetxatuz, balio erantsi handiko proiektuei ekin ahal izango diezu, hala nola Fabrikazio Aurreratuko Proiektuak, Fabrikazio Gehigarria, Robotika Aurreratua eta Kolaboratiboa, IIoT (Internet of Things industriala), Adimen Artifiziala, Sistema Ziber-fisikoak, Errealitate Birtuala, Errealitate Areagotua edo Biki Digitalak.

Aurrerakinak ordainduko dira: Zure eskaera onartu ondoren, onartutako zenbatekoaren % 50 jasoko duzu aurrerakin gisa.

2025eko deialdiaren zenbatekoa
8.000.000 €

Zuzendaritza arduraduna
Industria Garapena eta Administrazioa, SPRI Taldearen laguntzarekin batera.

Kontaktua
DITES Tel.: 945018235
SPRI Tel.: 944037040

Icono bombilla

Laguntza mota

Ondoz ondoko ematea.

9.Industria, innovación e infraestructuras10.Reducción de las desigualdades

Icono agentes

Laguntza-era gileak

Gobierno Vasco

Icono ordenadorInformazioa eta tramitazioa

Renove Smart Industry 2025 – SPRI Laguntzak

Sin iniciar

Baliozkoa 01/04/2025 12:00 amtik 14/05/2025 12:00 amra

Aplikazio-erremua

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Logo ONekin!

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.