Página de Inicio Ir al buscador Menú de navegación Ver contenido de la página Ir al Footer

Smart food country (SFC 4.0)

Xedea

Ekintzailetza teknologikoa sustatzea, dinamika adimentsuak sortzea, elikaduraren balio-kate osoa bateratzea, abangoardiako teknologiak garatzea eta sektoreen arteko lankidetzarako dinamikak diseinatzea dira honen helburuak.

Hartzaileak

  • Elikaduraren eta egurraren balio-kateko eragile publikoak eta pribatuak.

Deskribapena

Datuak erdiestea eta horiek adimen kognitibo konputazionalaren bitartez ustiatzea helburutzat duten proiektu teknologikoen ekosistema bat da. SFC 4.0aren bidez:

  • Ekintzailetza teknologikoa sustatzen du.
  • Fluxu berriak aurkitu eta dinamika adimentsuak sortzen ditu.
  • Elikaduraren balio-kate osoa bateratzen du.
  • Abangoardiako teknologiak garatu eta aplikatzen ditu.
  • Nazioarteko inbertsio esanguratsuak erakartzen ditu.
  • Lankidetza-dinamikak aztertu eta sortzen ditu.
  • Adimen artifiziala bateratu eta aztertzen du.

Laguntza-era gileak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetza, HAZI, AZTI, NEIKER, BCC eta enpresa pribatuak.

Lotura neurrira:

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.