Onekin.eus webguneko enpresen katalogoa enpresen bilatzaile bat da, eta, bere helburuen artean, Euskadiko elikaduraren, egurraren edo lurralde-garapenaren balio-kateari berrikuntza ekartzea eta kalitatea gehitzea dago. Ez da enpresen direktorio publiko bat, eta alta ematea borondatezkoa da.
Katalogoan izena emateko, inprimaki bat bete behar da eskatutako informazioarekin, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Hilabete inguruko epean, eskatutako eremu guztiak bete direla egiaztatu ondoren, onekin.eus-ek alta emango dio enpresari, eta katalogoaren barruan ikusgai jarriko da. Webgunean alta emateko unea jakinaraziko zaio enpresari.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.