EKITEKO IDEIA BERRIAK !

Zure negozio-eredua abian jartzeko, berritzeko edo bereizteko ideia berriak bilatzen badituzu… otsailaren 9an Bilboko BAT B Acelerator Towerren hitzordua duzu. Bertan, Elikaduraren eta Zuraren Balio Katearen Aukerak, Joerak eta Erronkak aurkituko dituzu, bai eta Euskadiko landa-ingurunean edo itsasertzean proiektuei ekiteko inspirazioa ere. Honako hauekin partekatu ahal izango duzu solasaldia:

– Iker Bilbao – Neiker

– Ekaitz Urtiaga – GALP Itsas Garapen Elkartea

– Carolina Najar – Azti

– Oskar Azkarate – BASKEGUR

– Iñaki Gerenabarrena – HAZI

– Aitziber Ansotegi – Urremendi LGE | ADR Urremendi

Ekintzaileei eta ekintzailetzaren arloan proiektuak garatzen dituzten teknikariei zuzenduta dago. Topaketa HAZIk antolatu du, EHUrekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzana.

  • Eguna: 2023ko otsailaren 9
  • Ordua: 15:30

Lekua:BAT B Acelerator Tower (Kale Nagusia, 1 -Bilbao)

PROGRAMA

  • 15:30 Harrera eta jardunaldiaren aurkezpena:
    • Ekintzailetza eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzatzeko Zuzendaria (Bizkaiko Foru Aldundia).
    • EHU/UPVko Ekintzailetza eta Enpresen zuzendaritza Masterreko Zuzendaria.
    • EHU/UPV Bizkaiko Kanpuseko Ekintzailetza eta Transferentzia Zuzendaria.
    • HAZIko Ekintzailetza eta Berrikuntzako Zuzendaria.
  • 16:00 Konektatzeko dinamika.
  • 16:30 Tendentzien txokoetatik ibilbide gidatua.
  • 18:30 Luntxa eta konektatzen jarraitzeko denbora.

Eman izena eta parte hartu!

50 pertsonentzako edukiera.

Informazio gehiagorako :688746267 | fpearaba@hazi.eus

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.