Nekazaritza-ustiategi txikiak abian jar daitezela eta sustatzaile berri bat bere jarduera egiten hasi dadila erraztea
Ebazpena ematen denetik kontatzen hasi eta gehienez ere bost urteko epean bi alditan ordaindu beharreko hobari bakar gisa emango da dirulaguntza.
Enpresa Planean aurreikusitako gastu eta inbertsio batzuk abiapuntutzat hartuta ezarriko da zenbatekoa, instalatuko den pertsona mota, ekoizpen-eredua eta abar kontuan izanik. Dirulaguntzaren zenbatekoa 15.000 € izango da.
Beharrezkoa: a) 18 eta 45 urte bitartean izatea, b) Gaztenek prozeduran aurreikusitako baldintzen arabera instalatzeko prozesua onartzea: c) Enpresa-plan bat aurkeztea (5. urtea baino lehen laneko 0,5 eta 1 UTA artean erdiestea, nekazari profesionala izatea eta instalatutako pertsona bakoitzeko 4.800 eta 9.600 € arteko marjina erdiestea; d) Gaitasun eta konpetentzia profesional egokiak edukitzea; e) Ustiategia mantentzeko 5 urteko gutxieneko konpromiso-epea; f) 9 hilabetean enpresa-plana abian jartzea
Prima única a tanto alzado.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.