Urriaren 19 eta 20an, Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo denEGURTEK, Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroaren esparruan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak,Baskegur-ekin lankidetzan, “Euskadin baso-bioekonomia garatzeko estrategia” izeneko jardunaldi teknikoa antolatu du.Euskadin,zura da bioekonomia eraldatzeko eta sortzeko gehien erabiltzen den baliabide naturala. % 55eko baso-azalera zuhaiztia dugu, Europako batez bestekoa ( % 40) baino askoz handiagoa.Euskadin alternatiba ekonomiko honen egungo balioa eta potentziala kalkulatzeko lehen urratsa gaur egun bioekonomiatzat har daitezkeen sektoreak identifikatzea da, baita hurrengo urteetan eredu ekonomiko honetarantz aurrera egin dezaketenak ere.Aurkezten dugun jardunaldiaren helburua da Euskadin bioekonomiari lotutako ekimenak ezagutaraztea, etorkizuneko proiektuak aberastu eta osa ditzaketenak.
Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.
Ekitaldien agenda honetan erakutsitako informazioa HAZIrekin zerikusirik ez duten kanpo-iturrietatik dator, eta sektoreko hainbat webgunetan bilaketa-sistema automatizatu baten bidez biltzen da. Ekitaldien jabetza intelektuala eta datuen, deskribapenen, daten eta beste edozein xehetasunen gaineko erantzukizuna argitaratzen diren jatorrizko webguneei soilik dagokie. HAZIk ez du bermatzen erakutsitako informazioaren zehaztasuna, indarraldia edo egiazkotasuna, eta ez du inolako erantzukizunik hartzen argitaratutako ekitaldietan gerta daitezkeen aldaketengatik, ezeztapenengatik, akatsengatik edo omisioengatik. HAZIk ez du bere gain hartuko agenda hori erabiltzeak edo antolatzaileek ekitaldiak ez betetzeak, aldatzeak edota bertan behera uzteak eragindako kalterik.