The Food Global Ecosystem proiektu publiko-pribatua da, eta Euskadik berrikuntza proiektuak, talentu ekintzailea eta startup-ak erakarri nahi ditu nekazaritzako elikagaien eremuko alderdi teknologikoetara (agritech, foodtech eta gastronomytech). 60 enpresa inguru biltzen dituen ekosistema honek Euskadiko elikadura-katearen ikerketa, berrikuntza eta digitalizazioari laguntzeko aktiboen eta zerbitzuen sare bat du; hala nola HAZI, ekimenaren eragile koordinatzaile eta katalizatzailea, NEIKER nekazaritza-arloko proiektuen ikerketa-zentroa, AZTI elikadura-teknologiaren ikerketa- eta sorkuntza-proiektu handien eragile gisa, eta BASQUE CULINARY CENTER talentua erakartzeko eragile nagusia, elikadura-arloko ekintzaileak eta ekosistema nazioartekotzeko tresna gisa. Era berean, ekosistemak Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen laguntza izango du. Gaitasun horiei esker, estrategia sendo bat garatu ahal izango da, balio-katea jasangarritasunaren, osasunaren eta elikagaien segurtasunaren klabe bihurtzeko.
Nazioarteko ekosistema irekia eta lankidetzakoa, talentua erakartzeko gaitasuna duena eta berrikuntza- eta digitalizazio-dinamikak katalizatzen dituena jasangarritasunaren eta gizarte-kohesioaren ikuspegitik enpresa eta eragile ekintzaileentzat.
Lagundu iezaguzu elikagaien balio-katearen eraldaketa digitala, lurraldekakoa eta ingurumenekoa gidatzen, berreskuratze-, eraldatze-eta erresilientzia-planaren esparruan, eta erregistratu hemen: