80 herrialdetako baino gehiagoko 772 startupek izena eman dute BIND 4.0ren seigarren edizioan

BIND 4.0ren seigarren edizioak 80 herrialdetako baino gehiagoko nazioarteko berrikuntza-proiektuak erakarri ditu

BIND 4.0: enpresa handien eta startupen arteko lankidetzako eta berrikuntza irekiko erreferentzia. Seigarren edizioan 772 hautagaitza baino gehiago izango ditu

BIND 4.0 industriaren etorkizunaren eta berrikuntzaren erreferentzia bihurtu da, 772 hautagaitza jaso ostean

  • BIND 4.0ko 65 partner-enpresak arduratuko dira parte-hartzaileak hautatzeaz; 2022ko urtarrilean jakinaraziko da zein hautatu diren.
  • Finalistek industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloko proiektuak garatuko dituzte.

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak seigarren edizioaren deialdia itxi du. Guztira 772 proiektuk eman dute izena, hau da, aurreko urtean baino % 3 gehiago (iaz 748 izan ziren). Hautagaitzak 82 herrialdetakoak dira, eta horietatik 620 nazioartekoak, hau da, inskribatutakoen % 80. 2022ko urtarrilean jakinaraziko da zein startupek parte hartuko duten. Industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloetan adituak diren BIND 4.0ko 65 partner-enpresek hautatuko dituzte parte-hartzaileak.

BIND 4.0 programa Industria 4.0ko ekimen publiko-pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bidez sortua, eta nazioarteko erreferentziazko programa bihurtu da, 2016. urtean sortu zenetik. Urtero, plataformak munduko alde guztietatik datozen startup teknologikoen interesa erakartzea lortzen du —startup horien helburu nagusia da erreferentziazko bezeroen eskutik azkarrago merkaturatzea—, baita, aldi berean, Euskadiko enpresen berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzea, startupekin egindako lanaren bidez.

Adimen artifiziala, IoT eta Big Data: etorkizuneko teknologiak

Erregistratutako proiektuen % 40k teknologia iraultzaileen aldeko apustua egin dute, hala nola Gauzen Internet, Adimen Artifiziala edo Big Data, haien soluzioak garatzean. Gainerako hautagaitzak fabrikazio aditiboaren arlokoak eta, gero, errealitatea birtualaren eta/edo handituaren arlokoak dira. Izena eman duten startup askok teknologia berri horiek aplikatzen dituzte kalitateko kontrolak ikusmen artifizialaren bidez egitea ahalbidetzen duten soluzio berritzaileak garatzeko, hizkuntzaren prozesamenduaren bidez pertsonen eta makinen arteko elkarreragina errazteko, energia garbiak biltegiratzeko, gailu medikoak digitalizatzeko, eta efizientzia eta produkzio-denborak hobetuko dituen biki digitala sortzeko, besteak beste. Helburua da aurrerapausoak ematea etorkizunean industria adimendunagoa, efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin.

Bestalde, teknologien aplikazio-arloei dagokienez, nabarmentzekoa da startupen % 65ek fabrikazio adimendunaren arloan aplika daitekeen soluzioren bat dutela. Horren atzetik, bigarren tokian, energia garbi eta jasangarrian aplika daitezkeen teknologiak daude, % 31. Hirugarren tokian, proiektuen % 32 aplikatzekoak dira osasun-sektorean, eta beste % 21 aplikatzekoak dira elikaduraren arloan.

Hautagaitzen % 54 baino gehiago Europakoak dira

Inskribatutako proiektuen artean, nabarmentzekoa da % 54 baino gehiago Europakoak direla (418) eta % 46 gainerako kontinenteetakoak direla. Zehazki, Europaren ondoren, ordezkaritzarik handiena Hego Amerikatik dator, 110 hautagaitzarekin, hau da, hautagaitza guztien % 14. Gero, hirugarren postuan, Asia dator.

Euskal Autonomia Erkidegoko 54 proiektu inskribatu dira —horietatik 28 Bizkaikoak dira, 17 Gipuzkoakoak eta 9 Arabakoak—, eta Estatuko gainerakotik aurkeztu da hautagaitza kopururik handiena, 98 guztira. Seigarren edizio honetan, Europako herrialdeen artean Italiak du hautagaitza gehien; gero Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Portugal eta Finlandia datoz, besteak beste.

2022ko urtarrilean ezagutuko dira finalistak

Plataforman parte hartzen duten partner-enpresen kopuru handia da BIND 4.0ren erakargarritasun nagusietako bat. Seigarren edizio honetan, beste 10 kidek bat egiten dute: Arteche, Celsa Group, Cofares, Hitachi ABB, Erreka Group, Onnera Group, Osakidetza, P4Q Electronics, Ramondin, eta Suez Treatment Solutions. Konpainia handi horiek aurrez programen zeuden firmei batzen zaizkie, hala nola Angulas Aguinaga, Gestamp, Sarralle, Sidenor, Iberdrola, Bridgestone, Quirónsalud edo Siemens Gamesa konpainiei. Hain zuzen ere, 65 trakzio-enpresa horiek arduratuko dira programaren seigarren edizioan parte hartuko duten startupak hautatzeaz. Joan den urtean, aurkeztutako 750 hautagaitzetatik, BIND 4.0ko konpainiek guztira 31 startup hautatu zituzten eta startup horiek 40 proiektu garatu dituzte.

BIND 4.0k hiru helburu nagusi ditu: startupen garapena bizkortzea euskal industria-ekosisteman, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema industria-ekimen aurreratuaren hub gisa kokatzea. Helburu hirukoitz horri esker, BIND 4.0 programa da nazioartean berrikuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren alde apusturik handiena egiten duen programetako bat. Programa 2016. urtean hasi zenetik, 130 startup baino gehiago bizkortu dira eta 200 proiektu baino gehiago garatu dira, 7 milioi eurotik gorako fakturazioa lortu dutenak.

BIND 4.0ri buruz

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza ireki publiko eta pribatuko plataforma bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua, SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistemako haren UpEuskadi plataformaren bidez. Gaur egun, egoitza Euskadin duten erreferentzia globaleko enpresa lider nagusietako 65 enpresaren lankidetza du, eta nazioarteko laguntzaile teknologikoek parte hartzen dute, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services. Ekimen hau helburu bikoitzarekin sortu da: industriaren eraldaketa digitala bultzatzea, eta, aldi berean, ekimen berritzaileak finkatzea, enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bidez. 2016. urtetik, BIND 4.0k 130 startupek baino gehiagok bost edizioetan garatutako 200 proiektu bizkortu ditu.

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.