Proiektuak modu integral eta pertsonalizatuan abian jartzen laguntzea.
Lurraldean inbertsio teknologikoak eta/edo potentzial handikoak sustatzea.
Gaitasunen lorpena eta etengabeko eguneratzea bultzatzea.
Lankidetzako enpresa-berrikuntzako proiektuak bultzatzea helburu duten espazioak eta dinamikak.
Baso-bioekonomia sustatzea katearen maila guztietan.
EUSKADIN JARDUERA-ZENTRO BAT DUTEN ETEEI EDO MIKROETEEI ZUZENDUTA DAGO.
Eusko Jaurlaritzak, HAZIren eta Basque Food Clusterren lankidetzarekin, gaikuntzari laguntzeko programa bat jarri du abian. Programa hori euskal elikadura-kateko enpresen barruan funtsezko postuetan belaunaldien erreleboa bultzatzeko orduan identifikatu den beharraren barruan kokatzen da, jarraipena bermatze aldera.
Ekimen honen bidez, euskadiko elikadura kateko enpresetan belaunaldi-erreleboko baldintzetan zuzendaritza-postuak beteko dituzten jarduneko profesionalen goi-mailako kualifikazioa bultzatu nahi da, behar hori duten enpresei laguntza ekonomikoa emanez.
Finantzatutako goi-mailako prestakuntza-programek balio behar dute elikagai- eta edari-enpresetan lan egiten duten jarduneko profesionalak erantzukizuneko lanpostuetan eraginkortasunez sartu ahal izateko, gehienez ere 2 urteko epean, jarduera amaitu ondoren.
Oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke baldintza hauek betetzen eta egiaztatzen dituzten enpresak:
CNAE | Aktibitatea |
01 | Nekazaritza, abeltzaintza eta ehiza |
02 | Basogintza eta baso-ustiapena (onddoak, perretxikoak) |
03 | Arrantza eta akuicultura |
10 | Nekazaritzako elikagaien industria |
11 | Edarien industria |
46 | Handizkako merkataritza |
47 | Txikikazko Merkataritza |
5629 | Beste janari-zerbitzu batzuk (kolektibitateak) |
Programa honetara bideratutako gehienezko aurrekontua 85.400 eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du oso-osorik. Laguntza ekonomikoa goi-mailako prestakuntza-planaren (matrikula eta kredituak) kostuaren % 45ekoa izango da, gehienez ere 6.300 euro eskaera bakoitzeko.
Eskabidea emakume baten aldekoa bada, laguntza ekonomikoa kostu osoaren % 50ekoa izango da, eta gehienez 7.000 eurokoa.
Laguntza hau bateragarria da helburu bererako beste laguntza batzuekin, baldin eta programaren guztizko kostua gainditzen ez badute.
Oinarri hauek HAZIren, ONEKINen eta Basque Food Clusterren webguneetan argitaratzen diren egunean irekiko da eskabidea aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, egun hori barne, edo ondoz ondoko konkurrentzian dauden funtsak agortu arte.
Bekak 2023an hasten den edozein goi-mailako prestakuntza-programatarako eskatu ahal izango dira (2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte), amaitzen den eguna edozein izanda ere. Eskabideak BASQUE FOOD CLUSTERen web-orrian horretarako dagoen inprimakiaren bidez aurkeztuko dira.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Erantzulea: HAZI FUNDAZIOAK Eusko Jaurlaritzaren enkarguz tratatzen ditu datu pertsonalak.. Helburua: ONEKIN programatik eratorritako jardueren kudeaketa.. Eskubideak eta informazio gehigarria: datuen tratamenduari buruzko eskubideak gauzatu daitezke eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-politikan .
Other uncategorized cookies are those that are being analyzed and have not been classified into a category as yet.
Functional cookies help to perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collect feedbacks, and other third-party features.
Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.
Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.