GLOBAL INNOVATION DAY 2022

25/05/2022

Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, BERRIKUNTZA KASU PRAKTIKOEN 3. deialdia atera du, esperientzia eta ekimen berritzaileak identifikatu, ezagutu eta aintzatesteko helburuarekin.

Kasuek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Dagoeneko inplementatu egotea, bereziki ETEetan (ikusi beste erakunde batzuentzako baldintzak oinarrietan)
  • Emaitzak lortu dituzte, beharrei erantzuten lagunduz edo aukerak aprobetxatzeko aukera emanez eta
  • Beste erakunde batzuetarako erreferentzia-eredu gisa balio dezakete

Berrikuntza-kasu praktikoak berrikuntza motaren batean kokatu beharko dira: produktu-berrikuntza, prozesu-berrikuntza edo negozio-ereduko berrikuntza.

Esteka honetan informazio zehatza, oinarriak eta hautagaitzak aurkezteko formularioa aurkituko dituzu, uztailaren 22ra arte epea zabalik egongo delarik.

Kasurik adierazgarrienak azaroan egingo den Global Innovation Day 2022an aurkeztuko dira.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.