EBAZPENA, 2025eko ekainaren 27koa.
Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu, garatu eta merkaturatzeko laguntzak emateko deialdia dela eta (Lehiatu Berria Programa, gaur egun Lehiatu Inbertsioa deritzona), Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak, 2024ko apirilaren 18an egindako bileran, elikagai-industriaren arloko sektore estrategikotzat jo zituen hauek: haragitarako behiena, esnetarako behiena, hazitarako patata, eta nekazaritza ekologikoko produktuak eraldatu eta merkaturatzeko elikagaien industria-sektorea. Azken horren kasuan, proiektuaren helburu bakarra produktu ekologiko eraldatuak lortzea izan behar da, eta lehengaien % 70 gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiategietatik etorri behar da.
Duela gutxi, 2025eko maiatzaren 19an, Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak estrategikotzat jotako sektoreak eguneratu ditu, kontuan har daitezen, bai foru-aldundiek aplikatzen dituzten laguntza-programetan, bai Eusko Jaurlaritzarenetan.
Horrenbestez, hau
Publizitatea ematea Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak 2025eko maiatzaren 19ko bileran aitortutako sektore estrategikoei. Sektore horiek kontuan hartuko dira foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak aplikagarri dituzten laguntza-programetan. Hauek dira:
– Esnetarako behi-azienda.
– Haragitarako behi-azienda.
– Hazitarako eta kontsumorako patata.
– Basogintza eta zuraren lehen eraldaketa.
Eraldaketa- eta merkaturatze-prozesuei euskarria ematen dieten Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programetan, halakotzat hartuko da, soilik, lehengaien % 70 gutxienez, EAEn kokatutako ustiategietatik badator.
Foru-aldundien laguntza-programetan, foru-aldundiek zehaztuko dituzte sektore horiek estrategikotzat hartzeko aplikazio-irizpideak.
Horrez gain, sektore estrategikotzat hartuko da nekazaritza ekologikotik datozen produktuak eraldatzea eta merkaturatzea, baldin eta proiektua esklusiboa bada EAEn kokatutako ustiategietatik datozen lehengaiez egindako produktu ekologikoak lortzeko. Lehengaien % 70 gutxienez, EAEko ustiategietakoa izan beharko da.
Lehiatu Inbertsioa programari begira, 2025eko eta hurrengo deialdietarako, sektore horiek honela aplikatuko dira:
– Esnetarako behiak: behi-aziendatik datozen esnekiak eraldatzea eta merkaturatzea.
– Haragitarako behi-azienda: behi-azienda hil eta behi-haragitik datozen haragi-produktuak eraldatu eta merkaturatzeko zentroak.
– Hazitarako eta kontsumorako patata: hautatzea, kontserbatzea, eraldatzea eta merkaturatzea.
– Baso-ekoizpena: lehen eraldaketa, basoa landa-eremuan bertan eraldatzea eta basogintzako produktuak merkaturatzea barne.
– Nekazaritza ekologikotik datozen produktuak eraldatzea eta merkaturatzea, baldin eta proiektua esklusiboa bada EAEn kokatutako ustiategietatik datozen lehengaiez egindako produktu ekologikoak lortzeko. Lehengaien % 70 gutxienez EAEko ustiategietakoa izan beharko da.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.