Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko Foroa Gastronomiaren etorkizuna suspertzeko irtenbideak bilatzen ari da, Ekoizpenaren, Industriaren, Retailaren eta Horecaren prismetatik.

Otsailaren 23an eta 24an, gastronomiaren hainbat arlotako adituak euren ikuspegia azaltzen arituko dira Culinary Action!-ek antolatutako Ekintzaileen Nazioarteko Foroan. Bertan izango dira Dani García (La Gran Familia Mediterranea), Javier Olleros (Culler de Pau), Patrik Bergaretxe (Just-Eat), Bernat Añaños (HEURA), Nabila Rodríguez (Alchemist y alumni de BCC), Beatriz Romanos (FoodTech Magazine), Xanty Elías (Finca Alfoliz), eta Josu Garaialde (HAZI)

Ardatz tematikoak: ekoizpena, industria, retaila eta horeca izango dira hilaren 23ko mahai-inguru eta hitzaldi inspiratzaileetan eta 24ko tailer praktikoetan jorratuko diren ildo nagusiak.

CA! 20201 Ekintzaileen Nazioarteko Foroa balio-kateko eragile guztien topagune eta elkarrizketa-gune izango da, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz azaleratu diren ahulgune nagusiei erantzuteko eta erresilientzia hobetzeko.

Egitarau osoa eta izen-emateak dagoeneko zabalik daude honako webgune honetan:  https://culinaryaction.com/forum/viii-foro-internacional-de-emprendedores-2021/

Otsailaren 23an eta 24an, sektoreko adituak eta liderrak Culinary Action! Ekintzaileen VIII. Nazioarteko Foroan bilduko dira. Edizio hau birtuala izango da eta jendeari irekita egongo da, doan.

Urte konplexu eta erabakigarria izan da 2020a, eta argi erakutsi du zaurgarria dela sektore gastronomikoaren balio-katea; 2021ean, berriz, erronka areagotzen ari da eragile guztientzat. 2021 Foroa balio-kateko eragile guztien topagune eta langunea izango da, COVID-19ak eragindako krisiarekin agertu diren ahulgune nagusiak indartzeko eta sistema gastronomikoaren erresilientzia hobetzeko.

Dani García (La Gran Familia Mediterránea) arduratuko da otsailaren 23an Foroa inauguratuko duen hitzaldia emateaz, honako gai honen inguruan: «Zein da gastronomiaren etorkizuna?». Horrez gain, bi mahai-ingurutan, gastronomiaren hainbat arlotako profesionalak bilduko dira; zehazki, Ekoizpen, Industria, Retail edo Horeca sektoreetakoak. Solasaldi horietan, eztabaidatuko dute nola definitu beharko liratekeen gastronomiaren erronka nagusiak, balio-kateak batera egin dezan lan; horrez gain, sistema gastronomikoak zientziaren, gastronomiaren eta gizarte-kontzientziaren arteko elkargunean duen posizioari buruzko ikuspegia partekatuko dute. Mahai-inguru horietan parte hartuko duten adituen artean, honako hauek egongo dira: Jorge Portillo (GreeMko), Jorge Mas (Crearmas), Javier Olleros (Culler de Pau), Bernat Añaños (HEURA) eta Nabila Rodriguez (Alchemist eta BCCko ikasle ohia). Lehen jardunaldi horri azkena emateko, Beatriz Romanos-ek (FoodTech Magazine) sektoreak dituen erronka handietarako erantzun nagusiak emango ditu, «Etorkizuna hemen dago jada» izeneko ponentzian.

Foroaren bigarren egunean, hainbat tailer praktiko egingo dira, eta sektoreko arlo bakoitzean jarriko dute arreta. Tailer horietan, balio-kateko hainbat eragilek hartuko dute parte, eta haien artean egongo dira Patrik Bergaretxe (Just-Eat), Xanty Elías (Finca Alfoiz), Josu Garaialde (HAZI), José Pablo Larrea (Baserria Km0), Inés Baigorri (Alava Wines), Xabier Alberro (Alberro Horticultura), Jon Torre (Petritegi) eta Maitane Alonso (Innovating Alimentary Machines). Bertan izango dira, halaber, Osigris, Zyrcular Foods, Kendu eta El Súper de los Pastores enpresen ordezkariak.Profesional horiek beren esperientziak, aholkuak eta ezagutzak partekatuko dituzte, eta sektorearen egungo premiei erantzun batzuk emango dizkiete, sektorean inspirazioa eta berrikuntza sustatzea xede duten hitzaldien bidez.

Foroak ONekin!-en, Hazi Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren lankidetza instituzionala du, Mahou-San Miguel-en babesa eta Gastroeconomy-ren lankidetza.

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.
eu-ES