GIPUZKOAKO NEKAZARITZA USTIATEGIETAN NEKAZARI GAZTEAK EZARTZEKO ETA NEKAZARITZA USTIATEGIETAN INBERTSOAK EGITEKO DIRU LAGUNTZAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur argitaratu ditu Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak ezartzeko dirulaguntzen deialdiak.

Nekazari gazteak ezartzeko laguntzen helburua da 41 urtetik beherako nekazari gazteak nekazaritza jardueran has daitezen sustatzea, gazteek nekazaritza ustiategien titulartasuna eskura dezaten.

Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzek helburu hauetako bat gutxienez duten inbertsioak diruz laguntzen dituzte:

  • Nekazaritza ustiategiaren funtzionamendua eta jasangarritasun orokorra hobetzea, bereziki, ekoizpen kostuak murriztuz edo ekoizpena hobetuz eta birbideratuz.
  • Natura ingurunea, higiene baldintzak edo animalien ongizatearen mailak hobetzea.
  • Nekazaritza garatu, egokitu eta modernizatzeko azpiegiturak sortu eta hobetzea, uraren eta energiaren hornidura eta aurrezpenekoak barne.

Eskaerak aurkezteko epea gaur hasiko da eta 2025eko urtarrilaren 22ra arte luzatuko da. Eskabideak ustiategiaren kokalekuari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu beharko dira.

Informazio gehiago:

Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza-ustiategietan nekazari gazteak ezartzeko laguntzak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak.

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.