Jarrera ekintzailea duzu? Zure ETEa kudeatzen ikasi nahi duzu?
ASLEk, VITAL FUNDAZIOAREN laguntzarekin, 20 orduko prestakuntza PRESENTZIALA ETA DOAKOA eskaintzen dizu, zure enplegua sortzen laguntzeko.
Negozio-ideia duten eta beren kontura lan egiteko asmoa duten pertsonei zuzendua.
Programa:
– Enpresa-proiektu bat sortzearen eta abian jartzearen ikuspegi integrala: ekintzailetzarako hainbat forma juridiko aztertzea, eratzeko izapideak, legezko, kontabilitateko, zerga- eta lan-arloko betebeharrak.
– Ekonomia- eta finantza-plana: oinarrizko kontzeptuak (diru-sarrerak, kobrantzak, gastuak, ordainketak), emaitzen kontua, balantzeak, ondare-masen esanahia, aurreikusitako emaitzen kontuak, diruzaintzako aurrekontuak, inbertsio-aurrekontuak, finantzaketa.
– Salmenta-estrategia. Online marketina
– Enpresa-kudeaketarako tresnak: misioa, ikuspegia, estrategia, bezeroak, emaitzak
Datak:
Hasiera: 2022/11/22
Amaiera: 2022/11/25
Ordutegia:
9: 00etatik 14: 00etara
Non emango den:
ASLEren instalazioak Gasteizen, Pedro Asua kaleko 57. zenbakiko behealdean.
Plaza kopurua:
10
Interesatzen bazaizu, EMAN IZENA posta elektronikoz mvl@asle.es helbidean edo telefonoz 945214125/686476366. Harremanetarako pertsona: Vega León Sáez de Asteasu
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.