TURISMO-OSTATUKO PROIEKTU BATI EKITEKO GIDA

6/05/2026

2026ko martxoaren 16an online saio informatibo bat egin zen, HAZIko ekintzailetza taldeak antolatuta eta NEKATURekin elkarlanean, landa-ostatua martxan jartzea baloratzen ari diren ekintzaileei zuzenduta. Saioa Idoia Ezkurdiak, NEKATURreko ordezkariak, eman zuen.

Jardunaldian zehar, Euskadin landa-ostatu proiektu baten bideragarritasuna eta planteamendua aztertzeko hainbat gai garrantzitsu landu ziren. Besteak beste, indarrean dagoen araudi-esparruaEustatek eta beste sektoreko behatokiek argitaratutako turismoari buruzko azken datuak eta joerak, baita bezeroen profila eta bidaiarien portaera ere.

Era berean, sektoreko esperientziak eta ikaskuntzak partekatu ziren, turismo ruralak azken urteotan izan duen bilakaera azpimarratuz: esperientzian, benetakotasunean eta jasangarritasunean oinarritutako eskaintzak, baita digitalizazioaren, komunikazioaren eta zerbitzuen dibertsifikazioaren garrantzia ere.

Saioan, gainera, NEKATURrek Euskadiko landa-ostatuen elkarte gisa duen eginkizuna aurkeztu zen, sektorearen ordezkaritza eta laguntza lanak azalduz, baita landa-ostatuentzat eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzu nagusiak ere.

Jardunaldi hau HAZIko GEROA ekintzailetza proiektuak laguntzeko zerbitzuaren barruan kokatzen da; izan ere, azken urteotan landa-ostatuak martxan jartzeari buruzko kontsulten gorakada nabarmena antzeman da.

Espazio honetan jardunaldian erabilitako aurkezpena eskuragarri duzu, saioan partekatutako informazioa eta landutako eduki nagusiak jasotzen dituena.
GIDA

NEKATUR

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.