Ekimenaren hartzaileak bioekonomian oinarritutako negozio edo ideia bat duten ekintzaileak eta startupak dira; hautatuz gero, Gueñesko Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroaren proiektuen inkubagailuan hartuko dute parte.

Informazio gehiago, hemen.

Ekimena Enkarterri 2030 Eskualde Plan Estrategikoaren barruan sartzen da, eta haren xedea da proiektu berritzaileak sortzea hiru arlotan: nekazaritzako elikaduraren katea, basogintza-katea eta ekonomia zirkularra. Helburua da baliabide naturalen balioa azpimarratzea, motor ekonomiko gisa, lehen sektore espezializatuko eta lurraldearen erdia baino gehiago hartzen duen azalera zuhaiztuko eremu batean. Horregatik, eskualdeak aukera ematen du Euskadik bioekonomiaren alde egin duen apustua indartzeko eta baliabideetan balio erantsia handiagoa sortzeko, berrikuntzaren eta teknologiaren bidez.

Ekimen-lehiaketak 1.500.000 euroko aurrekontua du, enpresa-ideia eta -proiektu onenak sarituko ditu eta laguntza eta zerbitzu espezializatuak emango ditu ekintzailetza-prozesu osoan zehar, ideiaren inkubaziotik produktu edo zerbitzua merkaturatu arte: sareko lana, tutoretza proiektu osoan zehar, prestakuntza plana, baldintza ekonomiko mesedegarriak eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren laguntzetarako sarbidea (Bioekonomia, Lehiatu, Leader, Erein, etab.).

Lehiaketa-faseak

Ekimen-lehiaketan parte hartu nahi duten enpresa edo pertsona juridikoek 45 egun izango dituzte eskabideak aurkezteko web honen bidez. Hemen topatu ahal izango dute, halaber, ekimenari buruzko informazioa eta deialdiaren oinarriak. Ez dago lurralde-mugarik hautagaitza aurkezteko, baina ezinbesteko baldintza da proiektua Enkarterrin garatzea.

Ekimena irekita dago dibertsifikazio industrialean edo prozesuen hobekuntzan interesa duten enpresentzat baita, LHan, doktoretzan, masterrean edo graduko azken urtean dauden eta ideia berriak proposatu nahi dituzten pertsonentzat. Proiektuen gaiei dagokienez, Euskadiko Ekonomia Zirkular eta Bioekonomiaren Planeko (2024) ildoetan sartzen dira: negozio-eredu zirkular berriak, berrikuntza eta teknologia, material jasangarriak, ekodiseinua, baliabideen ustiapen jasangarria, elikagaien xahuketa, hondakinen kudeaketa, bigarren mailako lehengaiak…

Adituen batzorde batek baloratuko ditu proposamenak, irizpide jakin batzuen arabera, eta ekimen berritzaileenak hautatuko ditu, abian jartzeko. Horiek Gueñesko Bioekonomiko Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroan sartuko dira, non laguntza eta zerbitzu espezializatuak emango diren bi xederekin: proiektua inkubatzea hasierako etapetan (garapena eta hazkundea) eta hurrengo faseetan azeleratzea (negozio eredu errentagarri eta errepikagarriak lortzea ahalik eta azkarren).

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.