💡 Ekintzaile bat zara eta Euskadiko nekazaritzako edo elikadurako sektoreko enpresa batean benetako esperientzia lortu nahiko zenuke? Edo enpresa bat zara eta talentu berria babestu eta mentore gisa jardun nahi duzu? Programa hau zuretzat da!
Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioaren bitartez, Praktika Formakuntzarako Egonaldien Programa abiarazi du, ekintzaileek sektorean esperientzia eskuratzeko aukera izan dezaten, ikaskuntza eta prestakuntza benetako lan-ingurune batean uztartuz.
Nori zuzendua dago?
Programa hau ekintzailetza babesteko programetan parte hartzen duten pertsonei dago zuzendua, hala nola GAZTENEK, ONEKIN-GEROA edo elikadura-katearen balio-kateari lotutako beste inkubazio-programa batzuei. Halaber, Nekazari Gazteak (ATP) diren pertsonek ere parte hartu ahal izango dute.
Nola funtzionatzen du?
✅ Ekintzaileentzat: Enpresa batean sartuko zara praktika-formakuntza ordaindua egiteko, zure gaitasunak hobetu eta sektorean esperientzia eskuratzeko.
✅ Enpresentzat: Ekintzaile bat hartuko duzu eta bere garapen profesionalean lagunduko diozu, formazioa eta mentoritza eskainiz. Enpresa bezala, HAZIri prestakuntza-zerbitzua fakturatuko diozu, programaren mentore-papera betez. Euskadiko Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresek parte hartu ahal izango dute, baldin eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte (erregistro ofizialean izena emanda egotea, bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzea eta legezko betebeharrak egunean izatea).
Zenbateko laguntza jaso daiteke?
Enpresek 7.000 € arteko laguntza jaso ahal izango dute ekintzailearen kontratazioaren kostuak estaltzeko, besteak beste, soldata, Gizarte Segurantzako kotizazioak eta bestelako gastuak. Kontratuak gehienez 89 eguneko iraupena izango du, eta, betiere, lanaldi osoko gutxieneko ordainsari bat bermatuko da, gutxienez lanbide arteko gutxieneko soldataren parekoa.
Ez galdu aukera hau!
📝 Ekintzailea bazara eta parte hartu nahi baduzu, izena eman hemen 👉
🏢 Enpresa bat bazara eta talentu berria sustatu nahi baduzu, izena eman hemen 👉
🚀 Esperientzia eskuratu, ezagutzak partekatu eta sektorea HAZI-rekin hazarazi! Zuen zain gaude!
Informazio gehiagorako, jar zaitezte gurekin harremanetan:
📞 Telefonoa: 688 746 253 (Leire)
📧 Emaila: estanciaspracticas@hazi.eus
🌐 Webgunea: www.hazi.eus
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Notifications