Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Osasun Sailak agindu bat jarri dute abian. Agindu horrek sasoikako langileen kontratazioa adierazteko betebeharra ezartzen du, kontratatutako pertsonen kopurua eta haien bizilekua ezagutzeko, egin beharreko osasun probak (PCRak, etab.) kudeatu ahal izateko eta, behar izanez gero, osasun laguntza bermatzeko.
Aginduaren helburua
Aginduaren helburua da indarrean dauden kontratazioak eta langileak kontratatzeko aurreikuspenak adierazteko betebeharra ezartzea, kontratazioak zuzenean edo enpresa bitartekarien bidez eginda ere, COVID-19aren pandemiak Euskadin eragindako osasun krisiari aurre egiteko.
Herritarren osasuna babesteko, Osasun Sailak sasoiko langileen osasun-kontrolerako eta -jarraipenerako jarduerak ezarriko ditu 2020ko nekazaritza-kanpainetan, eta, horretarako, egokitzat jotzen dituen probak zehaztuko ditu. Halaber, birusak kutsatutako pertsonak eta haien kontaktu estuak bakartzeko neurri egokiak hartzeaz arduratuko da. Era berean, laguntza emango dio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari, toki- eta foru-erakundeekin lankidetzan, COVID-19ak jotako pertsonak edo kutsatutako pertsonekin harreman estuan egon diren eta berrogeialdia bete behar duten pertsonak bakartzeko espazioak gaitzeko.
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.