Aste honetan (atzo, astelehena) Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapia, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Haziko zuzendari nagusi Asier Arrese elkartu dira Euskadiko edarien sektoreko ordezkariekin (Araba Errioxako ardo ekoizleak, eta txakolin, sagardo eta garagardo ekoizleak) COVID-19aren pandemiak eragindako krisiak eduki dituen ondorioak elkarrekin aztertzeko eta sektoreko ondorio negatibo horiek minimizatzeko hartu beharreko neurriak adosteko.
Euskadiko edarien sektorea krisialdi larri bat igarotzen ari da, nazioarteko eskariek behea jotzearen ondorioz eta HORECA kanalaren erabateko geldialdiaren ondorioz. Egoera horren aurrean, Tapia sailburuak lankidetza areagotu behar dela eta sektoreari laguntzeko neurriak uneko premietara egokitu behar direla jakinarazi dio sektoreari.
Fakturazioa %50etik behera, 2020an
Krisi testuinguru honetan, Hazi Fundazioak (Ardoa Basque Wine Officeren idazkaritza teknikoa da) inkesta zabala egin du, Foru Aldundiekin elkarlanean, eta inkesta horien emaitzekin Eusko Jaurlaritzak sektoreari eman beharreko babeserako eta laguntzarako bide orri bat definituko da politika publikoak berrikusteko eta doitzeko prozesuaren barruan.
Inkestaren emaitzak guztiz ustiatu ez badira ere, ondorio nagusia da datuek erakusten dutela euskal ardogintza eta mahastizaintzaren sektorean oso eragin handia eduki duela, izan ere, Alarma Egoeran salmentek %75 inguru egin dute behera eta urteko fakturazioa %40 eta %60 artean murriztu da.
Kopuru horiek oso antzekoak dira sagardotegien eremuan, nahiz eta Alarma Egoeran inpaktu ekonomikoa are handiagoa izan den jatetxea duten sagardotegietan, diru sarreretan %90 baino gehiago jaistea ekarri baitu.
Arazo nagusiak
Hauek dira Euskadiko upategietarako alderdirik kezkagarrienak:
Horrez gain:
HORECA sektorea eta barruko merkatua
HORECA kanalaren itxierak zuzenean eragin du ardogintzaren eta mahastizaintzaren sektorean, eta aurreikusten da ostalaritza izango dela bere jarduera normalduko duen azken sektoreetako bat; beraz, barruko merkatuaren kontsumoak kaltetuta jarraituko du.
Edarien sektoreari laguntzeko neurriak Euskadin
% 50 eta 3.000 eurorainoko laguntzak banakako upeltegietan, eta 5.000 eurorainoko laguntzak upeltegien proiektu kolektiboetan. Ardoa-Basque Wine Officek sektorearen eraldaketa digitala babestuko du, kudeaketatik salmentaraino, bakarka, bai eta enpresen arteko lankidetza, partzuengoen sorrera eta beste ekimen batzuk bultzatuta ere, on line salmenta sustatzeko, banaka, taldeka edo plataformetan.
Hazi Fundazioak Edarien Sustapenerako Plana berrikusi eta eguneratu du, COVID-19ak eragindako krisi testuingurura egokituta.
Upategietarako laguntzak, tokiko eta nazioarteko merkatuetako sustapen ekintzak egiteko, banaketa kanalen eta Horeca kanalaren bitartez, bai eta tokian bertan zein nazioartean egiten diren sektoreko azoketan sustatzeko ekintzetarako ere.
Gainera, gaurko Gobernu Kontseiluak “OCMren Ardo Sustapena” programako laguntzak handitu ditu 1.835.730 eurorekin. Laguntza horiek ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta haiei buruzko informazioa emateko ekintza eta programetarako dira.
Ardoa Basque Wine Office
Berriki eratu den Ardoa-Basque Wine Office bulegoak laguntza osoa eskaintzen dio Euskadiko edarien sektoreari, Arabako Errioxako upategiak, hiru Txakolin Izendapenak, Sagardoa eta Garagardoa merkatu nazionalean eta estatalean zein nazioartekoan aurrera eramaten ari diren estrategia indartzeko.
Bulego honen bitartez, zeinaren idazkaritza teknikoa Hazi Fundazioaren esku baitago, Eusko Jaurlaritzak helburu hauek lantzen ditu:
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.