Innovathon Bermeo 2021 azaroaren 13tik 14ra ospatuko da, Bermeoko Kafe Antzokian.
Atunaren arrantza-industriako berrikuntzako hackathona da, BTWCk antolatua. Ideia berritzaileak sortzeko, sektoreari ezagutza, ilusioa eta aurrerapena erakartzeko aukera paregabea izanik.
Ekitaldiaren helburua soluzio teknologiko, sortzaile eta bideragarrien garapena inspiratzea da, ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak iraunaraztea eta modu iraunkorrean erabiltzea, eta ondoriozko ideiak atunaren arrantza-industriak aplikatu ahal izatea. Bermeon garatzeko ideiarik/konponbiderik onena sarituko da, 10.000 euroko sariarekin.
#InnovathonBermeo programa startup, ekintzaile, azken mailako ikasle, graduatu berri eta masterreko ikasleei zuzenduta dago, nahiz eta edozein pertsona motibatuk, itsasoaren maitaleak eta itsasoen eta arrantzaren iraunkortasunarekin konprometituak parte har dezakeen. Izen-emateak azaroaren 1era arte egongo dira zabalik.
Informazio gehiago hemen.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.