Doako laguntza-zerbitzu espezializatua da enpresa txiki eta ertainentzat, beren plantilletan edo, zehatzago, beren negoziorako kritikoak diren zenbait lanpostutan belaunaldi-erreleboa arrakastaz jorratzeko, ezagutza modu egokian transferitu eta plantillan gera dadin.
Belaunaldi-ordezkapena berehalakoa da EAEko enpresa-sarean. Horrenbestez, enpresetako taldeen zahartzearen erronkari aurre egiten lagunduko dioten tresnak behar dira, erreleboari lotutako trantsizioak lehiakortasuna galtzea eragin ez dezan.
Ekimen pilotu honen bidez –Lanbidek sustatuta, Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan–, enpresa txiki eta ertainei beren plantillen bizi-zikloari aurrea hartzen, planifikatzen eta kudeatzen lagunduko dien prozesua erraztu nahi diegu.
Informazio gehiago, hemen.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.