Zure ongizatea bigarren planoan geratzen ari da zure ekimenak gero eta baliabide gehiago eskatzen dituen bitartean?
Zure pasioa den horretan ekitea, batez ere landa-inguruneetan, aukera paregabea da zure balioekin bat datorren proiektua eraikitzeko eta komunitatean eragin erreala izateko. Hala ere, bide hori epe luzera iraunkorra izan dadin, ezinbestekoa da zeure burua ezagutzea, zure energia neurtzea eta erregulatzen ikastea. Stanford Unibertsitateko ikerketek baieztatzen dute autoezagutza eta emozioen kudeaketa maila altua duten ekintzaileek %30 aukera gehiago dituztela beren negozioa martxan mantentzeko lehen bost urteetan.
✨ Zure negozioaren iraunkortasuna zure ongizatea- ren iraunkortasunetik hasten da.
Horregatik, 2025 Ostegun Ekintzaile ibilbidea abiatuko dugu, autozaintzak arrakasta profesionalean duen eragina lantzeko, Maitena Salinas liderrgo, komunikazio eta harreman adimeneko mentorearen eskutik. Kabia 2025eko prestakuntza-ibilbidea zure ongizatea ardatz hartuta hastea eskeintzen dizugu.
Maitenak lagunduko digu ulertzen nola eragiten dion zuzenean osasun fisikoak, mentalak eta erlazionalak gure proiektuen iraunkortasunari. Gure energia hobetzeko, estresa kudeatzeko eta gure hazkundea bultzatuko duten harreman sendoak eraikitzeko tresnak ere emango dizkigu. Mila profesional, enpresa eta erakunderi baino gehiagori lagundu die beren kontzientzia handitzen eta ongizate indibiduala eta kolektiboa hobetzen.
💡 Zer ikasiko duzu saio honetan?
✅ Energia eta argitasun handiagoa lortzea erretu gabe ekiteko. Arnasketa, jarrera eta neurokomunikazioaren bidez gorputza eta burua hobeto kudeatzeko teknikak ikasiko dituzu, zure ongizatea eta errendimendua optimizatuz.
✅ Harreman osasuntsuagoak eta orekatuagoak izatea. Autoesplotazioa saihesteko, komunikazio asertiboa hobetzeko eta muga osasuntsuak ezartzeko tresnak jasoko dituzu, zure harreman pertsonalak eta profesionalak indartzeko.
✅ Ekintzailetza iraunkorrerako benetako estrategiak lantzea.Estresa kudeatzeko, ziurgabetasunera egokitzeko eta lana eta bizitza pertsonala orekatzen ikasteko tresna zehatzak eskuratuko dituzu, zure osasuna kaltetu gabe zure negozioa haz dadin.
Hurrengo martxoak 27 (Osteguna) 09:30h – 14:00 Maitena Salinasekin 09:30 – 10:00: Harrera eta kafea 10:00 – 12:00: Maitena Salinasen hitzaldia 12:00 – 14:00: Konektatzeko dinamikak ZALDITEGIAK – Arkaute (Vitoria-Gasteiz) |
Nola iritsi? |
Informazio gehiagorako: 945003240 | emprendimiento1@hazi.eus
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Notifications