Proiektuak modu integral eta pertsonalizatuan abian jartzen laguntzea.
Lurraldean inbertsio teknologikoak eta/edo potentzial handikoak sustatzea.
Gaitasunen lorpena eta etengabeko eguneratzea bultzatzea.
Lankidetzako enpresa-berrikuntzako proiektuak bultzatzea helburu duten espazioak eta dinamikak.
Baso-bioekonomia sustatzea katearen maila guztietan.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak jarri du abian PEGA Berria, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko berria. Eusko Jaurlaritzaren apustu estrategikoa izan zen 2017an hasitako PEGA haren jarraipena da, eta hura indartu nahi du.
PEGA Berriaren xedea da gastronomia eta elikadura sustatzea eta garatzea Euskadiko ekonomiarentzako sektore estrategiko gisa, gaitasuna baitu enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko, kultura-ondare gastronomikoa eta natura- eta paisaia-baliabideak kontserbatzeko.
Euskadiko elikaduraren eta gastronomiaren balio-kateak rol estrategikoa jokatzen du Euskadiko ekonomian. Izan ere, trakzio-efektua du BPGan eta sortutako enpleguan duen pisuagatik; eta gero eta ekarpen handiagoa egiten du merkataritzako balantzan eta berrikuntzarako inbertsioan, jarduera ekonomiko globalean eragin biderkatzaile garrantzitsua duelako eta lurraldea eratzeko osagaietako bat delako.
PEGA Berria diseinatzeko, agertoki berriak izan dira kontuan, esaterako, COVID-19aren pandemiaren ondoren biztanleriaren lehentasunetan egondako aldaketak eta behar berriak, Next Generation programa gogoan izanda; Basque Green Deal ekimena Euskadiko mekanismo estrategiko gisa, krisialditik irten eta etorkizun jasangarriagoa lortzeko; ekonomia zirkularrerako eredu-aldaketa, eta nazioarteko beste zenbait akordio, hala nola Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) edo Food 2030 Estrategia.
Elikadura osasuntsua, segurua, singularra eta jasangarria
Plan berria aurrera doa euskal gastronomiaren eta elikaduraren balio-katea lortzeko: osasuntsua, segurua, singularra eta jasangarria (gizarteari, kulturari, ekonomiari eta ingurumenari dagokionez). Horretarako, gastronomia eta elikagai-industria bultzatzeko politikak eta tresnak sustatzen ditu, batez ere kalitatezko bertako produktu osasuntsua bultzatzen duena, jasangarritasuna bultzatzen duena, kalitatezko balio turistikoko proposamen bat sortzen duena eta Basque Country marka nazioartean zabaltzen duena.
Euskadi munduko erreferente bihurtu nahi da gastronomiaren eta elikaduraren arloan, balio-kate osoan kalitateari eta jasangarritasun ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoari dagokienez dauzkan ezaugarriengatik.
PEGA Berriaren helburuak
PEGA Berria Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak kudeatuko du, bat egiten du 2020-2024 Gobernu Programaren helburuekin, eta Gastronomia eta Elikadura Planeko helburu kuantitatibo espezifiko hauek ditu:
PEGA Berrirako inbertsioa
PEGA Berrian 2021-2024 aldian elikaduraren eta zuraren katera bideratutako osoko inbertsioa 1.165 miloi euro baino gehiagokoa izan daiteke, eta osoko gastu publikoa 480 milioi euro baino gehiago izan daiteke; Next Generation programako jarduerak barne.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Erantzulea: HAZI FUNDAZIOAK Eusko Jaurlaritzaren enkarguz tratatzen ditu datu pertsonalak.. Helburua: ONEKIN programatik eratorritako jardueren kudeaketa.. Eskubideak eta informazio gehigarria: datuen tratamenduari buruzko eskubideak gauzatu daitezke eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-politikan .
Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.
Other uncategorized cookies are those that are being analyzed and have not been classified into a category as yet.
Functional cookies help to perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collect feedbacks, and other third-party features.
Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.