Zibersegurtasuna I: Zure negozioaren informazioa babesteko praktika onak. (ONLINEKO WEBINARRA)

2026-01-28
Eremua: Besteak |
Kategoria: Besteak |
Mota: Besteak

Data: 2026-01-28

Ordua: 09:30etatik 11:30etara

Modalitatea: Presentziala

Antolatzailea:-

Kokapena: Online

Hizkuntza: ES

Ikastaroaren xedea da enpresa txikiak eta autonomoak kontzientziatzea zibersegurtasunaren arloan izan ditzaketen arrisku eta mehatxuei buruz, aurrez euren zaurgarritasunak identifikatuta. Ulertu behar da arrisku eta mehatxu horietako asko ez direla kanpoko iturrietatik etortzen (hackerren erasoak, etab.), baizik eta nahi gabe probokatzen ditugula, gure informazioa babesteko gutxieneko neurriak aplikatzen ez ditugulako. Ikuspegia prebentiboa den arren, gerta daitezkeen gorabeherak modu efizientean nola kudeatu ere landuko da.

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA