Pirinioetako esnetarako ardien arraza autoktonoek, Latxa, Manex eta Euskal-Biarnesa, balio ekonomiko eta sozial handia dute, baina euren biziraupena mehatxatuta dago beste arraza batzuen presentziagatik, zeinek ekoizpen sistema askoz intentsiboak baitituzte.ARDI proiektuaren bitartez planteatzen da ekintza bateratua egitea, euroeskualde horretan hobekuntza genetikorako dauden programak elkarrekin kudeatzea, lehiakortasuna handitzeko, eta finkapena eta ustiapena indartzea.Pandemiarekin lotutako kontuak direla-eta, arreta berezia jarri behar dugu bertaratutakoen kopuruarekin. Beraz, joan nahi baduzu, lehenbailehen izena ematea gustatuko litzaiguke.
Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.
Ekitaldien agenda honetan erakutsitako informazioa HAZIrekin zerikusirik ez duten kanpo-iturrietatik dator, eta sektoreko hainbat webgunetan bilaketa-sistema automatizatu baten bidez biltzen da. Ekitaldien jabetza intelektuala eta datuen, deskribapenen, daten eta beste edozein xehetasunen gaineko erantzukizuna argitaratzen diren jatorrizko webguneei soilik dagokie. HAZIk ez du bermatzen erakutsitako informazioaren zehaztasuna, indarraldia edo egiazkotasuna, eta ez du inolako erantzukizunik hartzen argitaratutako ekitaldietan gerta daitezkeen aldaketengatik, ezeztapenengatik, akatsengatik edo omisioengatik. HAZIk ez du bere gain hartuko agenda hori erabiltzeak edo antolatzaileek ekitaldiak ez betetzeak, aldatzeak edota bertan behera uzteak eragindako kalterik.