Enpresa berritzaileen galeria

Polígono Akarregi Pabellón 5, B - 20120, Hernani - Gipuzkoa - España

943336032

https://www.az3oeno.com/

gema@az3oeno.com

AZ3 OENO, S.L.

Sektorea: Beste batzuk

Enologia bizia

AZ3 Oeno duela 20 urte baino gehiago sortu zen enologiari bultzada berritzaile bat emateko erronkarekin, bezeroei euren ardoen diseinuan laguntza emanez eta euren beharretara egokitutako zerbitzu, produktu eta tresnak eskainiz.

ZERBITZUAK:

AZ3ren jarduerak produktua eta zerbitzua biltzen dituen bost negozio arloren inguruan ardazten da, eta A-tik Z-rainoko soluzioak eskaintzen ditu ardoaren balio-kate osoan.

AHOLKULARITZA ardo on bat sortzeko. Laguntza enologoari eta merkataritza-sailari bere betekizunetara eta merkaturik exijenteenetarikora egokitutako produktu bat zehaztu eta lortzeko. Aholkularitza-zerbitzuak, besteak beste, hauek: maila industrialeko ontzearen kudeaketa, Brettanomyces-en puntu kritikoen eta upeltegiko iturri kutsagarri potentzialen kontrola, eta oxigenoaren kudeaketa.

PRODUKTU enologiko hautatuak enologia berritzaile, errentagarri, begirunetsu eta iraunkor baterako.

Hornitzaile-hautaketa esklusibo baten MAKINERIA

Balio teknologiko eta kualitatibo handiko soluzioak ardoak egiteko prozesu osoan.

HARITZA Frantziako hainbat upategiren upel, dolare eta fudreak banatzen ditugu, baita haritzaren beste ordezko produktu batzuk ere. Elementu horien banaketa aholkularitza egokiaz lagundurik egiten dugu, enologoari bere upategiko xede den ardo-profila lortzen laguntzeko.

AGROENEALOGIA Mahastiarentzako nutrizio- eta estimulazio-programak diseinatzen eta egiten ditugu laborategi espezializatu eta medeatze eta ongarri organikoen fabrikatzaileen eskutik.

Ikaskuntza eta aldaketekiko positibitatea eta proaktibitatea, inkonformismoa eta erronka berriak gure balioen artean egon dira hasiera-hasieratik.

Berrikuntza da gure ardatzetako bat. AZ3k horren alde egin izan du beti hasieratik bertatik, eta, besteak beste, mikrooxigenazioa, alternatiboen erabilera, tapoi sintetikoa, ardoaren tratamendu termikoa (termoardogintza) eta kontrolatutako oxigenazioa bezalako teknikak, tresnak, kontzeptuak eta gisakoak sartu izan ditu iberiar penintsulan. Berrikuntza garatzeari ekin genion berrikuntzarako gogoa zuten hornitzaile geldiezinekin. Orain dela urte batzuk, berrikuntza AZ3tik egiteko erronkari heldu genion, berrikuntzaren kultura enpresaren aktiborik garrantzitsuenetara, hots, pertsonengana, hedatuz. Gaur egun, proiektuak garatzen jarraitzen dugu balio ukigarri eta erreal bat eransteko ardogintza modu egokian gauzatze aldera, eta dinamikak (barne mailakoak zein bezeroekin) jorratzen ditugu aldi berean berrikuntzako hazi berriak zedarritzeko.

Enpresen galerian izena eman nahi duzu?

Eskatu izena enpresaren galerian!

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.