BIOekonomiaren esparruko estrategia berria Europar Batasuneko zenbait herrialdetan aurrera eramaten ari diren politiken zatia da. Helburua garbia da: baliabide berriztagarrien erabilera jasangarria hobetzea eta handitzea, munduko eta tokiko erronkei aurre egiteko, tartean direla klima aldaketa eta garapen jasangarria. Euskadin konbentzituta gaude estrategia hori beharbeharrezkoa izango dela lehiakortasunari eusteko eta ekonomia jasangarriaren hazkundeari eta gizarte ongizateari ekarpena egiteko.Jardunaldian, Euskadik parte hartuko duen Europako 3 eskualdeekin batera bioekonomia sortu eta garatzeko egingo den elkarlanaren aurkezpena egingo da. Ekimenaren helburua da berrikuntza, erakunde, azpiegitura eta inbertsioen inguruko ezagutzak partekatzea eta lankidetza garatzea, bioekonomia jasangarria errealitate bihurtzeko.Ekitaldiarenhasiera ofizialaIñigo Urkullu Lehendakariakegingo du.Jardunaldiaren EGITARAUA
Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.
Ekitaldien agenda honetan erakutsitako informazioa HAZIrekin zerikusirik ez duten kanpo-iturrietatik dator, eta sektoreko hainbat webgunetan bilaketa-sistema automatizatu baten bidez biltzen da. Ekitaldien jabetza intelektuala eta datuen, deskribapenen, daten eta beste edozein xehetasunen gaineko erantzukizuna argitaratzen diren jatorrizko webguneei soilik dagokie. HAZIk ez du bermatzen erakutsitako informazioaren zehaztasuna, indarraldia edo egiazkotasuna, eta ez du inolako erantzukizunik hartzen argitaratutako ekitaldietan gerta daitezkeen aldaketengatik, ezeztapenengatik, akatsengatik edo omisioengatik. HAZIk ez du bere gain hartuko agenda hori erabiltzeak edo antolatzaileek ekitaldiak ez betetzeak, aldatzeak edota bertan behera uzteak eragindako kalterik.