Ekitaldi-deskribapenaEkitaldi hau Garapen Ekonomikoa eta Azpiegiturak Saileko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika Sailburuordetzaren Jarduketa Planaren barruan dago; Plan horiElika Fundazioarekinelkarlanean garatzen ari dira, eta helburua da Euskadin elikagai gutxiago xahutu daitezela lortzea.Jardunaldiaren xedea da arlo horretan egiten ari diren jarduketen berri ematea eta herritarrengan kontzientzia sortzea elikagai-xahuketaren arazoaren garrantziaren gainean.Jardunaldia hauei zuzentzen zaie:- Euskal administrazioak.- Elikakateko langileak.- Nekazaritzako elikagaien kate osoan zehar esku hartzen duten askotariko eragileak ordezkatzen dituzten sektore publiko nahiz pribatuko erakunde eta elkarteak (elikagaien hasierako ekoizpenetik hasi eta kontsumitzaileenganaino).- Ikerketa-zentroak, teknologia-zentroak, unibertsitateak, etab.- Erakunde sozialak.ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAKJardunaldiaren egitarauaElikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma
Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.
Ekitaldien agenda honetan erakutsitako informazioa HAZIrekin zerikusirik ez duten kanpo-iturrietatik dator, eta sektoreko hainbat webgunetan bilaketa-sistema automatizatu baten bidez biltzen da. Ekitaldien jabetza intelektuala eta datuen, deskribapenen, daten eta beste edozein xehetasunen gaineko erantzukizuna argitaratzen diren jatorrizko webguneei soilik dagokie. HAZIk ez du bermatzen erakutsitako informazioaren zehaztasuna, indarraldia edo egiazkotasuna, eta ez du inolako erantzukizunik hartzen argitaratutako ekitaldietan gerta daitezkeen aldaketengatik, ezeztapenengatik, akatsengatik edo omisioengatik. HAZIk ez du bere gain hartuko agenda hori erabiltzeak edo antolatzaileek ekitaldiak ez betetzeak, aldatzeak edota bertan behera uzteak eragindako kalterik.