Lan-sozietate anonimoa

Legearen arabera, honako hauek dira lan-sozietateak: sozietate anonimoak edo erantzukizun mugatukoa sozietateak, baldin eta kapital sozial gehiena, gutxienez, langileena bada eta, lan-harreman mugagabe bat betez, haietan ordaindutako zerbitzuak modu pertsonal eta zuzenean ematen badituzte.

Honako hauek dira lan-sozietateen ezaugarri nagusiak:

  • Kapital sozial gehiena sozietatean, lan-harreman mugagabe bat betez, ordaindutako zerbitzuak ematen dituzten langileena izatea.
  • Bazkide bakar batek ere ez izatea kapital sozialaren herena baino gehiago osatzen duen partaidetza sozialik, honako hauetan izan ezik:
    1. hasieran lan-sozietatea bi bazkide langilek sortzen badute, eta bazkide langile horietako bakoitzak kapital sozialaren zein boto-eskubidearen % 50 badute. Gehienez 36 hilabeteko epean egokitu behar dute sozietatea legezko baldintza guztietara.
    2. Bazkideak erakunde publikoak (partaidetza publikokoak, gehienbat), irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo ekonomia sozialeko erakundeak badira. Kasu horretan, partaidetza handiagoa izan ahalko da, betiere, kapital sozialaren % 50eraino iritsi gabe.
  • Kontratu mugagabea duten langile ez-bazkideek urtean egindako ordu-kopurua eza da izango bazkide langile guztiek urtean orduen % 49 baino handiagoa. Ehuneko horiek kalkulatzeko, ez dira aintzat hartuko ehuneko hogeita hamahiruko edo gehiagoko desgaitasuna duten langileak.
  • Dagozkion legezko edo estatuko erreserbez gain, lan-sozietateek Erreserba berezia eratu behar dute. Ekitaldi bakoitzean lortutako etekin likidoaren % 10 bideratuko dute erreserba horretara, gutxienez kapital sozialaren bikoitza baino kopuru handiagoa lortu arte. Funts hori, galerak konpentsatzeko baino ez da erabiliko, baldin eta helburu horretarako edo bere akzioak edo partaidetza sozialak erosteko beste erreserba nahikorik ez badago.
  • Urteko inbentario eta kontuen liburua, egunkari bat (eragiketen eguneroko erregistroa) eta akten liburu bat eraman beharko dituzte. Akten liburuan Batzar Nagusiek eta Bereziek eta sozietatearen kide anitzeko gainerako organoek hartutako erabaki guztiak jasoko dira
  • Horiez gain, bazkideen erregistro-liburua ere eramango du, eta, bertan, partaidetza sozialen jatorrizko titulartasuna eta horien eskualdaketak jasoko dituzte.

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.