Objetivos de Desarrollo Sostenibles vinculados a los sectores alimentario y gastronómico

Elikadurarekin lotutako garapen jasangarriko helburuak

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuetako 193 herrialdeek Garapen Iraunkorrerako 2030eko Agenda onartu zuten, eta horrekin batera, Garapen Iraunkorreko Helburuak. GIHek osatzen dute garapen iraunkorrari laguntzeko esparru unibertsala. 17 helburuk eta 169 xedek osatzen dute, zeintzuk 2030 baino lehen bete beharko diren. Gobernuei, enpresei eta gizarte zibilari daude zuzenduta.

Zalantzarik gabe, nekazaritzako elikagaien sektorea (eta horrenbestez, elikadura kate osoa) da eragin eta inpaktu handieneko sektoreetako bat; izan ere, herritarren premia oinarrizkoenetako bati ematen dio erantzuna: hots, elikagaietarako sarbideari. Horregatik, pertsonen ongizate eta osasunean, bizi zein lan baldintzetan ezin ukatuzko zeresana dauka, bai eta baliabide guztiei dagokienez ere. Hala, iraunkortasunaren hiru esferengan ahalmen eraldatzaile handia dauka: gizartean, ekonomian eta ingurumenean, eta, beraz, baita 17 GIH eta horien 169 xedeetan ere.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailetik 17 GIH horiekin lotutako erronka guztiak identifikatu dira, elikaduraren eta gastronomiaren arloan. Nolanahi ere den, 17 helburu horiek betetzeko, elikaduraren kateko maila guztiak eta sektore bakoitzeko lege aplikazioa kontuan hartzera derrigortzen du sailen arteko eta erakundeen arteko elkarreragina: hasteko, ekoizpen osasungarri, errentagarri eta iraunkorra; eta, ondoren, eraldaketa eta banaketa, erosteko erabakia eta kontsumoa (nola sukaldaritza lokaletan, hala kolektibitateetan –etxea, etab.–). Gainera, hezkuntza eta prestakuntza planak egokitu behar dira nola profesionalentzat, hala gizarte sentsibilizatu bat edukitzeko.

Informazio gehiago:
https://www.euskadi.eus/nekazaritza-arrantza-eta-elikadura-politikako-sailburuordetzatik-sustatutako-ekintzak-nazio-batuen-garapen-iraunkorraren-helburuei-egokituta/web01-a2nekaza/eu/

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.