Marjinen kalkulagailua

Kanal anitzeko prezioak optimizatzeko aplikazioa

Aplikazio hau diseinatuta dago enpresei lehen eroslearentzako salmenta-prezio optimoa zehazten laguntzeko, banaketa-kanal bakoitzak dituen berezitasunak eta marjina espezifikoak kontuan hartuta. Halaber, Publikoarentzako Salmenta Prezioa (PSP) kanal guztietan berdin mantentzea bermatzen du eta funtsezkoa da hori, bai prezioen estrategiaren osotasuna, bai amaierako kontsumitzaileak produktuaren gainean duen balio-pertzepzioa mantentzeko. PSPren sendotasun horri esker, markaren irudiari kalte egin diezaioketen desadostasunak eta nahasteak ekidin daitezke, produktuaren gaineko konfiantza eta prezioen politikaren gardentasuna indartuz.

- Hasierako datuak sartzea

  • Ekoizpen-kostuak: Produktuen ekoizpenarekin lotutako kostuen sarrera xehea, kostu finkoak, aldakorrak, zuzenak eta zeharkakoak barne.
  • Proposatutako PSP (BEZarekin): Amaierako kontsumitzailearentzat produktuak izango duen prezioa.
  • Salmenta-kanalen araberako banaketa: Aurreikusitako salmenta-kanalen hautaketa eta haztapena.
  • Salmenten eta deskontuen estimazioa: Etorkizuneko salmenten proiekzioa eta balizko deskontu aplikagarriak.

- Merkataritzako marjinak kalkulatzea

  • Lehen eroslearen prezioa zehaztea: Lehen bitartekariaren salmenta-prezioa kalkulatzea, bitartekarien eta erabilitako kanaleko banatzaileen marjinak aplikatu ostean nahi den PSPa mantendu ahal izateko.

- Prezioen estrategia optimizatzea

  • Agertokien simulazioa: Hainbat banaketa-agertoki eta horiek errentagarritasunean dituzten inpaktuak ebaluatzea, ekoizpen-kostuetako gorabeherak, merkatu-eskariaren aldakuntzak eta bitartekarien marjinen aldaketak aintzat hartuta. Horri esker, enpresek ikus dezakete hainbat faktorek zer nolako eragina duten haien errentagarritasunean eta haien estrategia egokitu dezakete horren arabera.
  • Prezioen eta marjinen egokitzapenak: Prezioak eta marjinak egokitzeko tresnak, etekinak eta lehiakortasuna maximizatzeko.

- Enpresarentzako etekinak

  • Prezioen sendotasuna: PSP uniforme mantentzen da kanal guztietan, eta nahasteak eta gatazkak ekiditen dira merkatu-prezioan.
  • Errentagarritasun optimizatua: Kanal bakoitzean etekin-marjinak maximizatzen duen salmenta-prezio optimoa identifikatzen laguntzen du.
  • Erabaki informatuak: Marjinek eta kanalek errentagarritasun orokorrean zer nolako eragina duten jakiteko ikuspegi argia eskaintzen du.
  • Malgutasun estrategikoa: Prezioen estrategia azkar egokitzeko aukera ematen du, merkatuan edo kostuen egituran dauden aldaketei erantzuteko.
Aplikazio praktikoa

Aplikazioak lehen operadoreari aplikatu beharreko prezioak kalkulatzen ditu erabilitako kanalaren arabera eta esku hartzen duten bitartekariak edo operadoreak aintzat hartuta, bakoitzak batez besteko marjina desberdinak aplikatzen baititu. Horri esker, hornikuntza-katearen maila bakoitzean dauden aldakuntza espezifikoak islatu daitezke. Hala, pilatutako marjina edozein zianik ere, kontsumitzailearentzako amaierako PSPa koherentea izango da eta bat etorriko da enpresaren prezioen estrategiarekin.

Adibidez, enpresak salmenta zuzenaren alde egiten badu, salmenta-prezioa nahi den PSPren baliokidea izango da. Hornitzaile handiei saltzen dieten bitartekariak erabiliz gero, aplikazioak lehen erosleari saltzeko prezio egokia kalkulatuko du, parte-hartzaile bakoitzak hornikuntza-katean aplikatutako marjina estandarrak kontuan hartuz. Hala, kontsumitzailearentzako amaierako PSP ez da aldatuko eta bat etorriko da ezarritako prezioen politikarekin.

Hori bereziki erabilgarria da azkar egokitu behar den merkatu-egoeretarako, adibidez, eskaria gorabeheratsua den uneetarako edo ekoizpen-kostuetan aldaketak izaten direnerako. Tresna horri esker errentagarritasuna optimizatu daiteke prezioen koherentzia sakrifikatu gabe, eta, hala, egonkortasuna eta konfiantza lor daiteke bai enpresarentzat, bai kontsumitzaileentzat.

Partidaren balioak
Banaketa handiarekin egindako negoziazioaren ezaugarriak
%
%
60%
Salmentetan aurreikusitako banaketa kanalen arabera
%
%
%
%
Lehen erosleari aplikatu beharreko marjina
Kanala% txikiagoa% handiagoaSalmenta-prezio minimoaSalmenta-prezio maximoa
Banatzaile - Retail espezialista/Horeca - Kontsumitzailea3%13%4,14 €4,62 €
Retail espezialista/Horeca - Amaierako kontsumitzailea22%32%5,11 €5,85 €
Banatzaile handiarentzako salmenta (*)20%30%4,99 €5,70 €
Salmenta zuzena55%65%8,89 €10,00 €
Kontzeptua% txikiagoa% handiagoa
ATERATZEN DEN MARJINA35%45%
OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.