Mahastizaintza eta ardogintzaren, sagardoaren eta garagardoaren sektoreetan merkataritza berrikuntza bultzatzea, batez ere teknologiaren, enpresa kudeaketaren eta merkataritza arloko egituraketaren bidez, banaka edo enpresen arteko lankidetzaren bitartez, partzuergoak sortuz, plataformak garatuz, etab.
Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen guneak dituzten nekazariak edo nekazari elkarteak, nekazaritza kooperatibak edo nekazaritzako elikagaien enpresak.
Onuradunak banaka edo talde baten bidez sartu ahal izango dira programan, Merkataritza Berrikuntzako Talde bat osatuz.
Programaren bitartez, besteak beste honako jarduera hauek lagunduko dira diruz: merkataritza berrikuntza; marketin digitala; merkataritza elektronikoa; zirkuitu laburretan merkaturatzea; salmenten dinamizazioa; eta berrikuntza salmenta fasean eta merkatuetan.
Kostu hauek lagundu ahal izango dira diruz:
Laguntzetatik kanpo geratzen dira hauek:
Laguntzaren ehunekoa diruz lagun daitezkeen kostuen % 60 izango da, emakumeek sustatutako proiektuetan izan ezik, horietan % 66 izango baita. Diruz laguntzeko aurkeztutako gastu guztiengatik eman beharreko laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 3.000 euro edo 5.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko, programan banaka edo Merkataritza Berrikuntzako Talde baten bidez sartzen den kontuan hartuta, hurrenez hurren.
Dirulaguntza edo zuzeneko laguntza.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.