Arrantza-eremuen garapen jasangarrirako arrantza sektoreko tokiko ekintza taldeari (ATET) onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (EIAAF) esparruan

Icono diana

Xedea

Agindu honen bidez, deialdia egin nahi da Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari (aurrerantzean, ATET) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako partaidetzazko toki-garapenaren estrategien (PTGE) babesean gauzatuko diren proiektuen dirulaguntzetarako.

Laguntza lerroak hauek dira:

  1. Ekoizpeneko inbertsioak
  2. Enplegua sortzea
  3. Ekoizpenekoak ez diren inbertsioak

Icono lupa

Hartzaileak

1. Ekoizpeneko inbertsioetako laguntzen onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, edo edozein unitate ekonomiko eta ondare bereizi, nortasun juridikorik izan gabe ere, aurreikusitako proiektu eta jarduerak egin baditzakete. Haietan partaide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan eta agindua aplikatzeko arauetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Onuradunak mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak izan beharko dira, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari 2024/3178 (45/7) EHAA 2024ko uztailaren 2a, asteartea 129. zk.

2. Enplegua sortzeko proiektuei dagokienez, onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko zein juridikoak, lehen aipatutako Gomendioan egiten den definizioaren arabera.

3. Ekoizpenekoak ez diren proiektuetan, onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko eragile hauek:

a) Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak.

b) Arrantzaren sektoreko erakunde profesionalak eta horien federazioak.

c) Ekoizleen antolakundeak eta horien elkarteak.

d) Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta arrantzaleen kofradiak edo arrantzasektoreko erakundeak badira horien bazkide bakarrak.

e) Irabazi-asmoa duten edo ez duten pertsona fisiko eta juridikoak, II. eranskinean adierazitako ATETaren lurralde-eremuan helburu hauetakoren bat badute:

– Jarduera nautikoak sustatzea.

– Lurraldeko arrantza-produktuen promozioa egitea.

– Itsasoko eta kostaldeko ingurumena sustatzea.

– Itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako kultura-ondarea sustatzea.

– Pertsonak prestatzea eta gaitzea itsas arrantzaren eremuan, dibertsifikazioan edo hazkunde urdinean.

– Turismo urdina sustatzea.

Icono Esquema

Deskribapena

Dirulaguntza hauek ezin dira itzuli.

  • Gehieneko laguntza, arrantza-sektorea dibertsifikatzeko proiektuen kasuan, dirulaguntza jaso dezakeen gastuaren %50eraino iritsiko da, eta gainerako kasuetan, %40eraino. Kostako arrantza mota artisauekin loturiko eragiketen kasuan, %80raino. Ekoizleen erakundeek, ekoizle-erakundeen elkarteek edo profesionalen artekoek burututako eragiketak izanez gero, %75eraino. Kasu batzuetan %100eraino iritsi daiteke.
  • Sortutako enpleguko 2.000 eta 6.000 € artekoa izan daiteke laguntza.

Icono bombilla

Laguntza mota

Konkurtsala

No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
Trabajo decente y crecimiento económico
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
Icono agentes

Laguntza-era gileak

Itxita

Baliozkoa 03/07/2024 12:00 amtik 02/08/2024 11:59 pmra

Aplikazio-erremua

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

Logo ONekin!

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.