BDIH KONEXIO SPRI


Icono diana

Xedea

Manufaktura-enpresetako produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean teknologia digitalak eta jasangarriak sartzeko laguntza, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eratzen duten aktiboen gaineko bideragarritasuna, aholkularitza eta laguntza teknikoa aztertzeko proiektuen bidez, honako eremu hauetan: robotika malgua eta elkarlanekoa, fabrikazio gehigarria, zibersegurtasuna, makina konektatuak, material aurreratuak, gailu medikoak eta osasun digitala eta sare elektriko digitalak..

Garatutako proiektuak honako hauetara bideratu ahalko dira:

  • Ekintza-plan bat egitea, teknologia horiek barneratzeko ahalmena handitzeko.
  • Kontzeptu-proba bat egitea.

Icono lupa

Hartzaileak

Euskadin kokatutako enpresa industrial edo zerbitzu erlazionatuak eskeintzen dituzten enpresentzat

  • Edozein tamainatako enpresak, autonomoetatik hasi eta enpresa handietara arte.
  • Proiektuak BDIH agente bat edo gehiago izan beharko ditu, edo DIHko agente bat, eta ekintza-plan bat edo proba pilotu bat garatuko beharko du, teknologia digitalak eta jasangarriak enpresan eransteko.
  • Ezinbestekoa da proiektuek Euskadiko lantokietan eragina izatea eta bertan egin beharko da laguntza jasoko duen jarduera.

Icono Esquema

Deskribapena

BDIH sareak elkarrekin biltzen ditu proba eta baliozkotze arloko azpiegiturak, lantegi pilotuak eta know-how espezializatua hainbat arlotan: Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgu eta Kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina Adimendun eta Konektatuak, Material Aurreratuak, Sare Elektriko Digitalak eta Gailu Medikoak eta Osasun Digitala. Teknologia guzti hauek funtsezkoak dira industria digital eta jasangarri baterako.

Berrikuntza digitaleko zentroen sare horrek industria adimenduneko, energiako eta osasuneko teknologiarik aurreratuenetarako sarbidea ematen die euskal industriei eta batez ere ETE-ei, enpresa horien eraldaketa digitala modu jasangarrian sustatuz. Prestakuntzako, ikerketako, proba eta balioztapeneko eta aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzuek laguntza ematen diete enpresei berritzeko, produktu eta zerbitzu berriak sortzeko, efizientzia eta produktibitatea hobetzeko eta industria adimendunaren erronketara egokitzeko.

BIDH Konexioa laguntza tekniko hori finantzatzeko dirulaguntzen lerroa da, teknologia digital eta jasangarrien xurgatze-gaitasuna handitu ahal izateko ekintza-plan bat edo kontzeptu-proba bat egiteko.

Horrela, BDIH Konexioren laguntza-programak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskaintzen ditu, gastuen % 80raino, 12.000 €-ko mugarekin BDIHko agente batekin lankidetzan garatutako proiektuetarako, 20.000 € BDIHko agente batekin baino gehiagorekin egiten bada eta 15.000 € proiektua Europako DIH batekin egiten bada.

Lehiakortasuna eta ekoizpen-prozesuak hobetzeko finantzaketa eta laguntza integrala

% 80ra eta 20.000ra arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da enpresa bakoitzeko, adituen laguntza teknikoari esker, BDIHk edo Europako DIH batzuek eskaintzen dituzten azpiegituretara, esperimentaziora eta frogatze-aukeretara sartzeko.

Icono bombilla

Laguntza mota

Minimis araudia. Ondoz ondoko ematea.

9.Industria, innovación e infraestructuras12.Producción y consumo responsables

Icono agentes

Laguntza-era gileak

Gobierno Vasco

Irekita

Baliozkoa 21/05/2024 12:00 amtik 15/10/2025 11:59 pmra

Aplikazio-erremua

Elikagaien balio katerako jarduera protokoloa koronabirusaren aurrean (SARS-CoV-2)

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Logo ONekin!

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.