Lagunduak izango dira nekazaritzako ustiategietan egiten diren inbertsio materialak edo ez-materialak, hau da, ondoko hauetako batzuk hobetzen badituzte: ustiategiaren etekin orokorra; ingurumeneko iraunkortasuna; lan segurtasuna; animalien higienea eta ongizatea, eta, aldi berean kasuan kasu ingurumena babestearen, elikagaien segurtasunaren, trazablititatearen eta abarretan aplikagarriak diren batasuneko arauak betetzen badituzte. Aldi berean, nekazaritzako ustiategietako belaunaldien txandakatzean lagundu nahi da nekazari gazteen lehen instalazioa bideratuz.
Gutxienez NLU bateko tamaina duen nekazaritza-ustiategi baten titularrak, Titulu Nagusiko Nekazari (ATP) izaera betetzen dutenak edo GAZTENEK programaren barruan nekazaritza-ustiategi bat eratzeko prozesuan daudenak.
Neurri honen bitartez lortu nahi dena:
Xedetzat ekoizpenaren artisau-eraldaketa eta zirkuitu laburreko merkaturatzea duten inbertsioak sustatzea.
Lehiaketa bidezkoa
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.