Nekazaritzako ekoizleen elkarteak eta horien Batasunak sortzea, Euskal Autonomia Erkidegotik datorren ekoizpena elkarrekin merkaturatu ahal izan dezaten.
Urteko dirulaguntza 5 urtez
Ez dago dirulaguntza jaso dezakeen gasturik; ekoizleen elkarteak merkaturatutako produktuaren fakturazio/salmenten arabera emango da dirulaguntza. Handienetik txikienera doazen urteko 5 tartetan banatuko da laguntza hori, negozioaren enpresa-planean aurreikusitako urteko fakturazioaren ehuneko baten gainean kalkulatua (urteko ehunekoak: %9 lehen urtean; %8 bigarren urtean; %7 hirugarren urtean; %6 laugarren urtean; %5 bosgarren urtean).
Merkaturatze-bolumena edo bazkideen kopurua handitzeko konpromiso batzuk bete daitezela eskatuko da epealdi zehatz batzuen arabera.
Concursal.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.