Lahuntza industriala. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, elkarlanean proiektuak aurkezten dituzten erakunde eta enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko.
Elkarlanerako moduren baten bidez lotuta dauden elkarte eta enpresak: partzuergoak, sustapen- eta salmenta-taldeak, etab.
ELKARTU programaren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak dira, eta helburutzat dute enpresa arteko lankidetza bultzatzea nazioartekotzearekin eta aliantzen sustapenarekin lotutako proiektuetan, eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.
Horrela, Elkartu laguntza-programaren bidez, elkartearen jarduera ekonomikoa eratzearekin eta garatzearekin lotutako gastu batzuk diruz laguntzen ditugu, lankidetzaren bidez nazioartekotze-prozesuari ahalik eta modu seguru eta arrakastatsuenean aurre egiteko behar diren baliabideez hornitzeko.
Gastuen % 80rainoko laguntzak 60.000 euroko mugarekin
Beste enpresa batzuekin bat egin eta enpresa-lankidetzako talde bat sortzeko aukera
Merkatuen prospekziorako aholkularitza
Lankidetzan jardutea, atzerriko merkatuetako presentzia indartzeko
* Prezio publikoen pean dauden erakunde publikoek emandako ikasketa eta zerbitzuei ez zaie laguntzarik emango.
Ondoz ondoko ebazpena, neurtutako irizpideen araberako eskakizunen betearazpena eta proiektuaren balioespena aintzat hartuta.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.