Europako Batzordeak eta Europako beste erakunde batzuek hainbat laguntza-programa dituzte proiektuak abian jartzeko. Horietako gehienek Europako eskualde edo estatu desberdinetatik datozen bi erakunde bazkideren edo gehiagoren lankidetza behar dute, eta bat datoz Europak trantsizio berdeari eta digitalari buruz ezarritako lehentasunekin. Hainbat helburu ditu: I+G, berrikuntza, ingurumena, herritarrak, jasangarritasuna, digitalizazioa, prestakuntza, teknologia, etab.
Euskal administrazioen berezko laguntzez gain, Europako beste laguntza-programa batzuk ere badaude. Horietako gehienek Europako eskualde edo estatu desberdinetatik datozen bi erakunde bazkideren edo gehiagoren lankidetza behar dute, eta bat datoz Europak trantsizio berdeari eta digitalari buruz ezarritako lehentasunekin. Hainbat helburu ditu: I+G, berrikuntza, ingurumena, herritarrak, jasangarritasuna, digitalizazioa, prestakuntza, teknologia, etab.
Programa horietan parte hartzea ez da beti erraza izaten, baina Euskadin, eta zehazkiago nekazaritzako elikagaien eta zuraren ekosisteman, prozesu horretan lagun dezaketen hainbat eragile daude.
Programa horiek Europako Batzordearen mende egon daitezke zuzenean, hala nola Horizon Europe, LIFE, Erasmus+ edo “Enjoy it ‘s from Europe” EBko nekazaritza-produktuen sustapena. Edo EGEF funtsekin finantzatuta egotea, hala nola Interreg programa guztiekin (Euskadiren kasuan, Interreg POCTEFA, Interreg SUDOE, Interreg Atlantic Area eta Interreg Europe dira). Baina mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko lan egiten duen Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualde Berriaren laguntza-programak ere hor daude.
Europako programen deialdietan zehaztutako baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridiko.
Informazio gehiago lor daiteke esteka hauetan:
Dirulaguntza
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.