Nazioarteko mugikortasuna sustatzea unibertsitateko eta edozein profiletako goi-mailako lanbide-heziketako tituludun gazteentzat, kanpoko espezialitate akademiko bakoitzera egokitutako enpresetan edo erakundeetan praktika ordainduak egiteko. Programaren helburu nagusia da euskal gazteak garapen profesionaleko beste kultura batzuetan sartzea.
Euskadiko unibertsitate-tituludun eta LHko goi-mailako graduko tituludun gazteak/Prestakuntzan elkarlanean diharduten Euskadiko enpresak.
GLOBAL TRAINING beka programak Euskadiko gazteen nazioarteko prestakuntza eta mugikortasuna ahalbidetzea du helburu, eta horretarako, gazteek euren profil akademikoari lotutako jarduerak eta proiektuak egiten dituzte atzerrian lanbide-esperientzia irabazteko eta bere lanbiderako oso baliagarriak izan daitezken ezagutzak, kontaktuak eta tresnak eskuratzeko.
Badakigu mundu global honetan gero eta garrantzitsuagoa dela nazioarteko ingurune eta merkatuetan moldatzeko gai izatea. Hori dela eta, programak 500 beka ematen ditu, eta hasierako prestakuntza-aldia eta atzerriko enpresetan eta erakundeetan egin beharreko 6 eta 12 hilabete arteko praktikaldia ditu. Horrek aukera emango dizu nazioarteko inguruneetan esperientzia profesional handia eskuratzeko.
1_
Hasierako prestakuntza:
Atzerrian praktikak egin aurreko hasierako prestakuntza.
40 eta 60 ordu bitarteko trebakuntza, hilabete batzuetan atzerrian bizitzeko eta lan egiteko erronkaren aurrean prestatzen laguntzeko
2_
Praktika profesionalak:
Praktika profesionalak atzerrian dauden enpresatan.
6 eta 12 hilabete bitartean, beste herrialde batean bizitzeko eta lan egiteko esperientziaz gozatzeko.
Norgehiagoka
GLOBAL TRAINING 2025 bekak. Praktikak atzerrian – SPRI Laguntzak
GLOBAL TRAINING 2025 bekak. Praktikak atzerrian – SPRI Laguntzak
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.