Elikaduraren eta landagunearen balio-katean enpresa-ideia bat garatu nahi duten pertsonak bereziki, eta oro har, nekazaritzan lanean hasi nahi duen edonor edo espezializazio eta/edo ekoizpen-dibertsifikazio bat egin nahi duten egungo profesionalak.
Sektorean interes handia duten gai bereziei buruzko iraupen luzeko ikastaroak (100 ordu baino gehiago), osagai praktiko garrantzitsu batez, parte hartzen duten pertsonek beren enpresa-proiektua garatzeko aukera izanik.
Gaitasun pertsonalak (pertsona ekintzaile baten profilarekin lotuak), gaitasun teknikoak eta enpresa arloko gaitasunak (kudeaketa ekonomikoa) landuko dira, etorkizuneko profesionalek prestakuntza profesional orokorra erdietsi ahal izan dezaten.
Formatu modularra izango du eta ordu teorikoak eta praktikoak izango ditu, eta bisitak egingo dira enpresetara. Besteak beste, arlo hauetan eskainiko da: ardogintza eta mahastizaintza; esnetarako ardiak; baratzezaintza, frutazaintza; nekazaritza ekologikoa, esnetarako eta haragitarako behiak; eta abar.
Organización cursos de formación (FEADER 2014-2020. Medida 1)
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.