Ardo-produktuen kanpo-merkataritzak gaur egun dituen zailtasunak ikusita, LEHIATU ARDOA programaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko ardogintza-entitateei laguntzak emateko 2020ko deialdia egitea, produktuak kanpoan susta ditzaten eta merkataritza-irtenbide berriak bidera ditzaten.
a) Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan (NEIE) establezimendu aktibo bat duten ardogintza-entitateak. b) Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina jatorri-deiturak kudeatzen dituzten organoak. c) Ekoizleen aldi baterako elkarteak edo elkarte iraunkorrak, baldin eta beren helburuen artean ardoa sustatzeko eta merkaturatzeko ekimenak garatzea badute. d) Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten esportazio-partzuergoak.
Sustatuko diren ardo-produktuek kategoria hauetako batekoak izan behar dute: a) Jatorri-deitura babestua duten ardoak; b) Adierazpen geografiko babestua duten ardoak; c) Ardo-mahatsaren barietatea (edo barietateak) zehaztua duten ardoak.
Laguntzaren zenbatekoa, onuradun bakoitzeko
Itzuli beharrik gabeko laguntzaren ehunekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50 izango da. Bigarren ebazpen-zatiko b eta c apartatuetan aipatutako eskatzaileen kasuan, diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60 izango da laguntzaren ehunekoa.
Onuradun bakoitzari, gehienez, hogeita bi mila (22.000) euroko laguntza emango zaio.
Lehiaketa bidezkoa
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.