Nekazaritza-ingurumeneko neurrien helburua, hain zuzen ere, nahitaezko betebeharretatik haratago hartutako konpromisoen ondorioz izandako kostu gehigarriak eta sarrera-murrizpenak estaltzea da.
Neurri ekologikoen helburua ekoizpen ekologikoko jarduera eta metodoetara aldatu daitezela edo jarduera eta metodo horiek mantendu ditzatela sustatzea da.
Muga naturalak edo beste muga berezi batzuk dituzten eskualdeei egiten zaizkien ordainketen helburua eskualde horietan nekazaritza-ekoizpenak berekin dituen mugetatik eratortzen diren kostu gehigarriak eta sarrera-murrizpenak konpentsatzea da.
Nekazaritza-ingurumeneko laguntzen barruan azpi-neurri desberdinak daude:
Ekoizpen ekologikoa sustatzeko neurrien artean hauek daude:
Muga naturalak edo beste muga berezi batzuk dituzten eskualdeei egiten zaizkien ordainketen artean, hauek bereizi behar dira:
Ayuda por hectárea.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.