Sakondu programa SPRI

Icono diana

Xedea

Laguntza industriala.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, fakturazio osoaren % 50etik gorako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko, eta dibertsifikazioa sustatzeko merkatuetan guztizkoaren % 25etik beherako fakturazioarekin.

Onuradunak

Icono lupa

Hartzaileak

Euskadiko ETEak. Start up-ek tratamendu desberdina izango dute gastu hautagarrietan eta nazioartekotze proiektuen balorazioan.

Icono Esquema

Deskribapena

% 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETE eta Startupentzako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza posizio ahulagoa duten merkatuetan enpresaren lehia-maila eta posizionamendua hobetzeko.

1.425.000 €-ko burtsa duen Sakondu programak, nazioartekotze-maila handia duten euskal enpresei bideratzen da, presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko (2021ean esportatutako guztiaren % 25etik beherako fakturazioa). Bere helburu nagusia da enpresen lehiakortasuna hobetzea, ikuspegi inklusiboago eta jasangarriago batetik sakonduz euren nazioarteko jardueran eta jasangarritasuna integratuz euren negozio-ereduan nahiz nazioartekotze-estrategian.

Sakondu laguntza-lerroaren helburua da estrategia eta eragiketa arloko aholkularitza-gastuen finantzaketa eta kanpo-merkatu berrietan sartu nahi duten enpresen sustapeneko eta antolaketa egokitzeko gastuak arintzea.

ETE-ek eta startupek bakarra egin dezakete, bi herrialdetarako gehienez ere, eta dirulaguntzak onartutako gastuaren zenbatekoaren % 50era arte hel daitezke. Enpresa bakoitzarentzako gehienekoa 45.000 euro izango dira. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean, edo eskuragarri dauden funtsak agortzean amaituko da.

Sakondu programak eskaintzen dizu

Itzuli beharrik gabeko 45.000 €rainoko laguntzak enpresa bakoitzeko

Nazioartekotzearen arloko aholkularitza espezializatua

Nazioarteko estrategia finkatzea

Presentzia gutxien duten kanpo-merkatuetan sartzea

Sakondu programak lagunduko dizu

  • Nazioartekotze-estrategia prestatzeko kanpoko aholkularitza kontratatzen.
  • Helmuga-herrialdean kudeaketa-gastuak eta tasak ordaintzen patenteak eta markak erregistratzeko.
  • Helmuga-herrialdean beharrezkoak diren homologazio-gastuak eta atzerriko bezero handiek eskatzen dituzten ziurtagiriak ordaintzeko.
  • Nazioarteko azoketan parte hartzen erakusle gisa.
  • Bisitari bezala parte hartzen nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan.
  • Prospekzio-bidaiak egiten merkatuak aztertzeko edota bezero izan daitezkeen enpresekin kontaktatzeko.
  • Alderantzizko misioak egiten eta bezero izan daitezkeen enpresak gonbidatzen.
  • Katalogoak edo kartelak egiten, webguneak garatzen eta nazioarteko merkatura egokitzen.
  • Publizitate-espazioak kontratatzen hedabide sektorialetan edo digitaletan, produktu/zerbitzua merkaturatzeko.
  • Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak eta aldi baterako erakusketak egiten helmuga-herrialdeko merkataritza-guneetako corner-etan.
  • Harreman publikoetako edo komunikazioko agentziak kontratatzen nazioarteko merkatura zabaltzeko.
  • Kanpo-merkatuetarako sarbidea modu birtualean hobetzeko sustapen-formatu berriak garatzea.
  • Ontzien eta etiketen diseinua eta sustapen-laginen bidalketa ordaintzea.
  • Kanpo-aholkularitza kontratatzen enpresak helmuga-herrialdean duen inpaktuari buruzko jasangarritasun-txostenak egiteko.
  • Atzerriko ezarpen produktibo eta komertzialekin lotutako gastuak ordaintzen (bideragarritasun-azterlanak, negozio-planak, auditoretzak eta alokairu- eta hornidura-gastuak barne).
  • Atzerriko lanetan parte hartuko duten langileen hautaketa-prozesuarekin lotutako gastuak ordaintzen.
  • Merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren sustapen-ekintzak edo ikerketak eta azterlanak egiten.

Icono bombilla

Laguntza mota

Norgehiagokagatiko ebazpena eta aurrekontu erabilgarriaren banaketa, irizpide haztatuen araberako proiektuaren balorazioan oinarrituta. Funtsak azkentzen badira, hainbanaketa egingo da.

Trabajo decente y crecimiento económico

Icono agentes

Laguntza-era gileak

Gobierno Vasco

Sin iniciar

Baliozkoa 05/05/2025 12:00 amtik 30/06/2025 11:59 pmra

Aplikazio-erremua

Elikagaien balio katerako jarduera protokoloa koronabirusaren aurrean (SARS-CoV-2)

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Logo ONekin!

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.