2020ko ekitaldian gauzatzeko baimendutako inbertsioen in situ ziurtagiria eskatzen da egindako inbertsioak ordaindu aurretik, eta, 4. apartatuko programetan jasotako laguntza-ildo batzuetan, ziurtagiri horren ordez, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, alerta-egoeraren adierazpenaren ondorioz emandako neurriak indarrean dauden bitartean.
Inguruabarrek horretarako modua ematen dutenean, egiaztapena in situ egingo da, eta erantzukizunpeko adierazpenarekin alderatuko da.
Enpresak/Autonomoak; Jatetxeak; Beste Batzuk.
Honako hauek izango dira aurreratutako aparteko ordainketa jaso ahal izango duten programak: Lehiatu Berria programa; Ardoinb programa; Ardoaren MAEern Inbertsio Programa; Gastrobikain Programa; Partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan; Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2017ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak; Erein Pribatuak; Erein Publikoak; Itsaspen programa; LEADER).
Zenbait laguntza-programa “in situ” ziurtatzeko baldintza atzeratzeko eskaera.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.