Forma juridikoak > Bizkaia

Enpresa forma juridiko ohikoenetako bat kontsultatu nahi duzu eta haien artean dauden desberdintasunak azaletik ikusi nahi dituzu?

Enpresa bat sortzeko egin beharreko izapideak

Aukeratu zein forma juridikoren izapideak kontsultatu nahi dituzun

Kontsiderazio orokorrak eta oinarrizko legeria

Enpresaburu indibiduala onurak lortzeko ekonomia-jarduera bat gauzatuko duen pertsona fisikoa da.

Honako hauek dira enpresaburu indibidualaren ezaugarri nagusiak:

  • Zuzenean, norberaren kontura eta beste pertsona baten zuzendaritza- eta antolamendu-eremutik kanpo, irabazizko ekonomia-jarduera edo jarduera profesionala egiten duten pertsona fisikoak dira, besteren konturako langileei lana eman ala ez.
  • Jarduera autonomo edo norberaren konturako jarduera hori arduraldi osoan edo partzialean gauza daiteke.
  • Pertsona fisiko gisa, bere ondasunarekin erantzun du zorren eta betebeharren aurrean.
  • Bere NAN da bere IFZ.
  • PFEZaren bidez ordaintzen du zerga (ekonomia-jardueren eranskina).
  • Aintzat hartu beharrekoak:
    • Fiskalitate progresiboa.
    • Erantzukizun mugagabea, printzipioz.

Kontsiderazio orokorren laburpena
Enpresaburu indibiduala

Bazkide-kopurua: Ez dago halakorik

Gutxieneko kapital sozial: Ez dago kapital sozialik

Erantzukizun soziala: Mugagabea

Fiskalitatea: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) BEZaren aitorpenak Atxikipenak eta ordainketak Kontura. Fiskalitate progresiboa

Gizarte Segurantza: Langile Autonomoen Araubide Berezia (LAAB)

Erabakiak hartzea: Ez dago erabakirik hartu beharrik, enpresaburuak kudeatzen eta zuzentzen baitu jarduera.

icono exclamación

Enpresa bat nola sortu urratsez urrats

Icono forma jurídica

Enpresaburu indibiduala

Aplikatzen da
EZ da aplikatzen

ERATZEKO IZAPIDEAK

1

Izen sozial berdinik ezaren ziurtagiria

2

Kapital soziala gordailutzea

3

Estatutuen aurretiazko kalifikazioa

4

Eskritura publikoa eta estatutuak egilestea

5

Eraketa-dokumentu pribatua

6

7

Ondare-eskualdaketen gaineko zerga (OEZ) likidatzea

8

Lan-sozietateen Erregistroan kalifikatzea eta inskribatzea

9

Merkataritza Erregistroan inskribatzea

10

Kooperatiben Erregistroan inskribatzea

11

Sozietate-liburuak legeztatzea eta kontuak gordailutzea (urtero)

12

ABIAN JARTZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

4

5

6

7

8

Enpresa Gizarte Segurantzan inskribatzea (baldin eta enpresak langileak kontratatzen baditu)

9

10

11

Beste kontsiderazio batzuk

12

13

JARDUERAREN IZAPIDE ESPEZIFIKOAK: Nekazaritzako elikagaien enpresak

1

2

3

4

Kontsiderazio orokorrak eta oinarrizko legeria

Legearen arabera, honako hauek dira lan-sozietateak: sozietate anonimoak edo erantzukizun mugatukoa sozietateak, baldin eta kapital sozial gehiena, gutxienez, langileena bada eta, lan-harreman mugagabe bat betez, haietan ordaindutako zerbitzuak modu pertsonal eta zuzenean ematen badituzte.

Honako hauek dira lan-sozietateen ezaugarri nagusiak:

  • Kapital sozial gehiena sozietatean, lan-harreman mugagabe bat betez, ordaindutako zerbitzuak ematen dituzten langileena izatea.
  • Bazkide bakar batek ere ez izatea kapital sozialaren herena baino gehiago osatzen duen partaidetza sozialik, honako hauetan izan ezik:
    1. hasieran lan-sozietatea bi bazkide langilek sortzen badute, eta bazkide langile horietako bakoitzak kapital sozialaren zein boto-eskubidearen % 50 badute. Gehienez 36 hilabeteko epean egokitu behar dute sozietatea legezko baldintza guztietara.
    2. Bazkideak erakunde publikoak (partaidetza publikokoak, gehienbat), irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo ekonomia sozialeko erakundeak badira. Kasu horretan, partaidetza handiagoa izan ahalko da, betiere, kapital sozialaren % 50eraino iritsi gabe.
  • Kontratu mugagabea duten langile ez-bazkideek urtean egindako ordu-kopurua eza da izango bazkide langile guztiek urtean orduen % 49 baino handiagoa. Ehuneko horiek kalkulatzeko, ez dira aintzat hartuko ehuneko hogeita hamahiruko edo gehiagoko desgaitasuna duten langileak.
  • Dagozkion legezko edo estatuko erreserbez gain, lan-sozietateek Erreserba berezia eratu behar dute. Ekitaldi bakoitzean lortutako etekin likidoaren % 10 bideratuko dute erreserba horretara, gutxienez kapital sozialaren bikoitza baino kopuru handiagoa lortu arte. Funts hori, galerak konpentsatzeko baino ez da erabiliko, baldin eta helburu horretarako edo bere akzioak edo partaidetza sozialak erosteko beste erreserba nahikorik ez badago.
  • Urteko inbentario eta kontuen liburua, egunkari bat (eragiketen eguneroko erregistroa) eta akten liburu bat eraman beharko dituzte. Akten liburuan Batzar Nagusiek eta Bereziek eta sozietatearen kide anitzeko gainerako organoek hartutako erabaki guztiak jasoko dira
  • Horiez gain, bazkideen erregistro-liburua ere eramango du, eta, bertan, partaidetza sozialen jatorrizko titulartasuna eta horien eskualdaketak jasoko dituzte.

Kontsiderazio orokorren laburpena
Lan-sozietate anonimoa

Bazkide-kopurua: 3 edo gehiago

Gutxieneko kapital sozial: 60.000 €

Erantzukizun soziala: Emandako kapitalera mugatua

Fiskalitatea: Zerga/Sozietateak. Onura fiskalak. Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan, % 99ko hobaria izango dute lan-sozietateko bazkide langile gehienen jatorrizko enpresatik datozen ondasunak eta eskubideak kostu bidez eskualdatzeagatik sortzen diren kuotetan.

Gizarte Segurantza: Araubide orokorra

Erabakiak hartzea: Gehiengoz

icono exclamación

Enpresa bat nola sortu urratsez urrats

Icono forma jurídica

Lan-sozietate anonimoa

Aplikatzen da
EZ da aplikatzen

ERATZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

Estatutuen aurretiazko kalifikazioa

4

5

Eraketa-dokumentu pribatua

6

7

8

9

10

Kooperatiben Erregistroan inskribatzea

11

12

ABIAN JARTZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

4

5

6

7

8

Enpresa Gizarte Segurantzan inskribatzea (baldin eta enpresak langileak kontratatzen baditu)

9

10

11

12

13

JARDUERAREN IZAPIDE ESPEZIFIKOAK: Nekazaritzako elikagaien enpresak

1

2

3

4

Kontsiderazio orokorrak eta oinarrizko legeria

Sozietate anonimo batean, helburu nagusia, oro har, inbertitzaile askoren dirua biltzea izango da, bestela ezin egin izango liratekeen proiektu handiei ekiteko. Misio hori betetzeko, kapitala akziotan banatzen da, eta akziook bazkide inbertitzaileen artean banatzen dira bakoitzak jarritako diru-kopuruaren arabera. Horrela, zenbat eta akzio gehiago izan bazkide batek, orduan eta pisu handiagoa izango du konpainian.

Sozietate anonimoa (SA) kapitala akziotan banatuta duen merkataritza-sozietate mota bat da, eta bazkideek ez dute erantzukizun pertsonalik sozietatearen zorren gainean. Erakunde mota batzuek nahitaez hartu behar dute sozietate-forma hori (kotizatutako sozietateak, bankuak, aseguru-etxeak, balore-sozietateak eta -agentziak, arrisku-kapitaleko sozietateak, kirol-sozietate anonimoak, etab.), eta beste sozietate batzuek sozietate-mota hori aukeratzen dute interesatzen zaielako soilik.

Honako hauek dira sozietate anonimoen eta erantzukizun mugatuko sozietateen arteko desberdintasun nagusiak:

  1. Erantzukizun mugatuko sozietate baten gutxieneko kapitala 3.000 € da, eta sozietate anonimo baten gutxieneko kapitala 60.000 €.
  2. Sozietate anonimoak irekiak dira (errazago sar daitezke beste bazkide batzuk), eta mugatuak, berriz, itxiak (beste bazkide batzuen sarrera gaur egungo bazkideen borondatearen araberakoa izaten da), nahiz eta hori estatutuetan arautu daitekeen, hala izan ez dadin.
  1. Lortutako irabaziak banatzerakoan, Sozietate Anonimoak behartuta daude diru horren zati bat aurreztera, legezko erreserba-funts gisa ezagutzen denaren barruan. Funts hori lortutako irabaziaren % 10 izango da, eta kapital sozialaren % 20ra iritsi arte metatuko da.
  1. Sozietate anonimoei araudi zorrotzagoa aplikatzen zaie, hartzekodunak hobeto babesteko; erantzukizun mugatuko sozietateei, berriz, araudi malguagoa aplikatzen zaie, hartzekodunen berme handiagoen ordez erantzukizun handiagoko araubidea ezartzen duena

Funtsezko desberdintasun horiek alde batera utzita, gainerakoan esan liteke bi sozietate-motak gainjarri egiten direla, eta, beraz, erantzukizun mugatuko sozietateek bezala:

  • Berezko nortasun juridikoa du, osatzen duten bazkideez bestelakoa. 
  • Sozietatearen ondarearekin erantzuten die dituen zor eta betebeharrei, ez bazkideenarekin.
  • Egoitza soziala du. 
  • Izen sozial baten bidez bereizten zaie (enpresaren izen ofiziala).
  • Dagokion erregistroan inskribatuta egon behar du, eskritura publiko bidez.
  • Sozietateen gaineko zergaren bidez ordaintzen dituzte zergak.
  • Erabakiak gehiengoz hartzen dira. Bazkide bakoitzak egin duen ekarpen handiena edo txikiena kontuan hartuta eratzen dira gehiengo horiek.

Kontsiderazio orokorren laburpena
Sozietate anonimoa

Bazkide-kopurua: 1 edo gehiago

Gutxieneko kapital sozial: 60.000 €

Erantzukizun soziala: Emandako kapitalera mugatua

Fiskalitatea: Sozietateen gaineko zerga (Kotizazio-tasa finkoko fiskalitatea)

Gizarte Segurantza: LAAB edo araudi orokorra, sozietateko parte-hartzearen eta administrazio organoko kide izatearen arabera

Erabakiak hartzea: Kapital gehiengoaren arabera

icono exclamación

Enpresa bat nola sortu urratsez urrats

Icono forma jurídica

Sozietate anonimoa

Aplikatzen da
EZ da aplikatzen

ERATZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

Estatutuen aurretiazko kalifikazioa

4

5

Eraketa-dokumentu pribatua

6

7

8

Lan-sozietateen Erregistroan kalifikatzea eta inskribatzea

9

10

Kooperatiben Erregistroan inskribatzea

11

12

ABIAN JARTZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

4

5

6

7

8

Enpresa Gizarte Segurantzan inskribatzea (baldin eta enpresak langileak kontratatzen baditu)

9

10

11

12

13

JARDUERAREN IZAPIDE ESPEZIFIKOAK: Nekazaritzako elikagaien enpresak

1

2

3

4

Kontsiderazio orokorrak eta oinarrizko legeria

Sozietate zibila dirua, ondasunak edo industria komunean jartzeko bi pertsonak edo gehiagok sinatzen duten kontratua da. Helburua da irabaziak beraien artean banatzea.

Honako hauek dira sozietate zibilaren ezaugarri nagusiak:

  • Bazkide izango diren gutxienez bi pertsonaren parte-hartzea behar da.
  • Bazkideek beren ondarearekin erantzuten dute zorren eta betebeharren aurrean.
  • Egoitza sozial bat dute, eta egoitza hori bazkideetakoren batena izan daiteke ala ez.
  • Izen bat hartuko dute, eta SZ letrak gehituko dizkiote.
  • Bazkide bakoitzak PFEZaren bidez ordaintzen du zerga (ekonomia-jardueren eranskina, sozietatean duen parte-hartzearen arabera).
  • Ez dute zergarik ordaintzen Sozietateen gaineko Zergaren bidez.
  • Erabakiak gehiengoz hartzen dira, bazkide bakoitzak sozietatean duen parte-hartzearen arabera.
  • Kontratuan hitzartutako iraupen jakin bat dute.

Honako hauek dira sozietate zibil motak:

  • Sozietate unibertsala:

Dauden ondasun guztien sozietate zibila: bazkide guztiek komunean jartzen dituzte gaur egun  dagozkien ondasunak, beren artean banatzeko asmoz, baita horiekin eskuratzen dituzten irabazi guztiak ere.

Irabazi guztien sozietate zibila: sozietateak dirauen bitartean, bazkideek beren industria edo lanagatik jasotzen dituzten ondasun guztiak sartzen dira.

  • Sozietate zibil partikularra:

Helburu bakarra gauza jakin batzuk dira, horien erabilera edo emaitzak, adierazitako enpresa bat edo lanbide edo arte batean aritzea.

  • Aintzat hartu beharrekoak:
    • Fiskalitate progresiboa.
    • Erantzukizun mugagabea: sozietatearen ondarea likidatu ondoren, zorrak kitatu gabe geratzen badira, beren egungo eta etorkizuneko ondasunekin erantzungo dute, modu solidarioan.

Kontsiderazio orokorren laburpena
Sozietate zibila

Bazkide-kopurua: 2 edo gehiago

Gutxieneko kapital sozial: Ez dago gutxieneko kapital sozialik

Erantzukizun soziala: Mugagabea

Fiskalitatea: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) BEZaren aitorpenak Atxikipenak eta ordainketak Kontura. Fiskalitate progresiboa

Gizarte Segurantza: Langile Autonomoen Araubide Berezia (LAAB)

Erabakiak hartzea: Parte-hartzearen araberako gehiengoz, kontratuan izendatutako administratzailearen edo administratzaileen kudeaketari kalterik egin gabe

icono exclamación

Enpresa bat nola sortu urratsez urrats

Icono forma jurídica

Sozietate zibila

Aplikatzen da
EZ da aplikatzen

ERATZEKO IZAPIDEAK

1

Izen sozial berdinik ezaren ziurtagiria

2

3

Estatutuen aurretiazko kalifikazioa

4

Eskritura publikoa eta estatutuak egilestea

5

6

7

8

Lan-sozietateen Erregistroan kalifikatzea eta inskribatzea

9

Merkataritza Erregistroan inskribatzea

10

Kooperatiben Erregistroan inskribatzea

11

Sozietate-liburuak legeztatzea eta kontuak gordailutzea (urtero)

12

Beste izapide batzuk: enpresaren zeinu bereizgarriak erregistratzea

ABIAN JARTZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

Beste kontsiderazio batzuk

12

13

JARDUERAREN IZAPIDE ESPEZIFIKOAK: Nekazaritzako elikagaien enpresak

1

2

3

4

Kontsiderazio orokorrak eta oinarrizko legeria

Sozietate kooperatiboa, oro har, enpresa bat garatzen duen sozietatea da, eta enpresa horren lehentasunezko xedea da kideen jarduera ekonomiko eta sozialak sustatzea eta haien beharrak asetzea, haien parte-hartze aktiboarekin, kooperatibismoaren printzipioak beteta eta inguruko komunitatea aintzat hartuta.

Nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibak nekazaritza-, basogintza-, abeltzaintza-ustiategien edo ustiategi mistoen titularrak elkartzen dituztenak dira. Haien helburua da, besteak beste, bazkideen ustiategiak, horien elementuak edo osagaiak, kooperatiba bera edo landa-inguruneko bizitza merkaturatzea, hornigaiak, produkzio-ekipamenduak eta zerbitzuak ematea edo edozein arlo edo alderdi ekonomiko-sozial hobetzeko eragiketak egitea, bai eta kooperatibaren beraren aldeko edo antzeko beste ustiategi batzuk egitea ere.

Honako hauek dira sozietate kooperatiboaren ezaugarri nagusiak:

  • Errespetatu egiten dituzte printzipio kooperatiboak: borondatezko atxikipena eta atxikipen irekia; bazkideen aldetik kudeaketa demokratikoa; bazkideen parte-hartze ekonomikoa; autonomia eta independentzia; hezkuntza, prestakuntza eta informazioa; komunitatearekiko interesa.
  • Balio hauetan oinarritzen dira; autolaguntza, autoerantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea, elkartasuna, zintzotasuna, gardentasuna eta bokazio soziala.

Aintzat hartu beharrekoak:

  • Bazkide ez diren langileak kontratatzeko mugak.
  • Hobariak sozietateen zergetan (besteak beste, OHZ eta Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga) eta tokiko zergetan.

Kontsiderazio orokorren laburpena
Sozietate kooperatiboak

Bazkide-kopurua: 3 edo gehiago

Gutxieneko kapital sozial: 3.000 euro

Erantzukizun soziala: Ekarpenen araberakoa

Fiskalitatea: Sozietateen zerga (tasa hobariduna) Enpresa txikiek % 18; gainerakoen % 20) OEEJZ ordaintzetik salbuetsita

Gizarte Segurantza: Langile Autonomoen Araubide Berezia (LAAB)

Erabakiak hartzea: Botoen gehiengoaz

icono exclamación

Enpresa bat nola sortu urratsez urrats

Icono forma jurídica

Sozietate kooperatiboak

Aplikatzen da
EZ da aplikatzen

ERATZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

4

5

Eraketa-dokumentu pribatua

6

7

Ondare-eskualdaketen gaineko zerga (OEZ) likidatzea

8

Lan-sozietateen Erregistroan kalifikatzea eta inskribatzea

9

Merkataritza Erregistroan inskribatzea

10

11

12

ABIAN JARTZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

4

5

6

7

8

Enpresa Gizarte Segurantzan inskribatzea (baldin eta enpresak langileak kontratatzen baditu)

9

10

11

Beste kontsiderazio batzuk

12

13

JARDUERAREN IZAPIDE ESPEZIFIKOAK: Nekazaritzako elikagaien enpresak

1

2

3

4

Kontsiderazio orokorrak eta oinarrizko legeria

Legearen arabera, honako hauek dira lan-sozietateak: sozietate anonimoak edo erantzukizun mugatukoa sozietateak, baldin eta kapital sozial gehiena, gutxienez, langileena bada eta, lan-harreman mugagabe bat betez, haietan ordaindutako zerbitzuak modu pertsonal eta zuzenean ematen badituzte.

Honako hauek dira lan-sozietateen ezaugarri nagusiak:

  • Kapital sozial gehiena sozietatean, lan-harreman mugagabe bat betez, ordaindutako zerbitzuak ematen dituzten langileena izatea.
  • Bazkide bakar batek ere ez izatea kapital sozialaren herena baino gehiago osatzen duen partaidetza sozialik, honako hauetan izan ezik:
    1. hasieran lan-sozietatea bi bazkide langilek sortzen badute, eta bazkide langile horietako bakoitzak kapital sozialaren zein boto-eskubidearen % 50 badute. Gehienez 36 hilabeteko epean egokitu behar dute sozietatea legezko baldintza guztietara.
    2. Bazkideak erakunde publikoak (partaidetza publikokoak, gehienbat), irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo ekonomia sozialeko erakundeak badira. Kasu horretan, partaidetza handiagoa izan ahalko da, betiere, kapital sozialaren % 50eraino iritsi gabe.
  • Kontratu mugagabea duten langile ez-bazkideek urtean egindako ordu-kopurua eza da izango bazkide langile guztiek urtean orduen % 49 baino handiagoa. Ehuneko horiek kalkulatzeko, ez dira aintzat hartuko ehuneko hogeita hamahiruko edo gehiagoko desgaitasuna duten langileak.
  • Dagozkion legezko edo estatuko erreserbez gain, lan-sozietateek Erreserba berezia eratu behar dute. Ekitaldi bakoitzean lortutako etekin likidoaren % 10 bideratuko dute erreserba horretara, gutxienez kapital sozialaren bikoitza baino kopuru handiagoa lortu arte. Funts hori, galerak konpentsatzeko baino ez da erabiliko, baldin eta helburu horretarako edo bere akzioak edo partaidetza sozialak erosteko beste erreserba nahikorik ez badago.
  • Urteko inbentario eta kontuen liburua, egunkari bat (eragiketen eguneroko erregistroa) eta akten liburu bat eraman beharko dituzte. Akten liburuan Batzar Nagusiek eta Bereziek eta sozietatearen kide anitzeko gainerako organoek hartutako erabaki guztiak jasoko dira
  • Horiez gain, bazkideen erregistro-liburua ere eramango du, eta, bertan, partaidetza sozialen jatorrizko titulartasuna eta horien eskualdaketak jasoko dituzte.
  • Partaidetzak eskualdatzeko mugak.

Kontsiderazio orokorren laburpena
Erantzukizun mugatuko lan-sozietatea

Bazkide-kopurua: 2 edo gehiago

Gutxieneko kapital sozial: 3.000 €

Erantzukizun soziala: Emandako kapitalera mugatua

Fiskalitatea: Zerga/Sozietateak. Onura fiskalak. Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan, % 99ko hobaria izango dute lan-sozietateko bazkide langile gehienen jatorrizko enpresatik datozen ondasunak eta eskubideak kostu bidez eskualdatzeagatik sortzen diren kuotetan.

Gizarte Segurantza: Araubide orokorra

Erabakiak hartzea: Gehiengoz

icono exclamación

Enpresa bat nola sortu urratsez urrats

Icono forma jurídica

Erantzukizun mugatuko lan-sozietatea

Aplikatzen da
EZ da aplikatzen

ERATZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

Estatutuen aurretiazko kalifikazioa

4

5

Eraketa-dokumentu pribatua

6

7

8

9

10

Kooperatiben Erregistroan inskribatzea

11

12

ABIAN JARTZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

4

5

6

7

8

Enpresa Gizarte Segurantzan inskribatzea (baldin eta enpresak langileak kontratatzen baditu)

9

10

11

12

13

JARDUERAREN IZAPIDE ESPEZIFIKOAK: Nekazaritzako elikagaien enpresak

1

2

3

4

Kontsiderazio orokorrak eta oinarrizko legeria

Erantzukizun mugatuko sozietate batean, pertsona bat edo gehiago biltzen dira merkataritza-legeriaren arabera, eta bazkide bihurtzen dira, jarduera ekonomiko bat gauzatzeko, etekin batzuk lortze aldera.

Honako hauek dira sozietate mugatuaren ezaugarri nagusiak:

  • Berezko nortasun juridikoa du, osatzen duten bazkideez bestelakoa. 
  • Sozietatearen ondarearekin erantzuten die dituen zor eta betebeharrei, ez bazkideenarekin..
  • Egoitza soziala du. 
  • Izen sozial baten bidez bereizten zaie (enpresaren izen ofiziala).
  • Dagokion erregistroan inskribatuta egon behar du, eskritura publiko bidez.
  • Sozietateen gaineko zergaren bidez ordaintzen dituzte zergak.
  • Erabakiak gehiengoz hartzen dira. Bazkide bakoitzak egin duen ekarpen handiena edo txikiena kontuan hartuta eratzen dira gehiengo horiek.
  • Aintzat hartu beharrekoak:
  • Kotizazio-tasa finkoko fiskalitatea.
  • Erantzukizun mugatua.
  • Kontabilitate osoa.
  • Bazkide-ituna ezartzeko aukera. Bazkideen Ituna edo Bazkideen Akordioa edozein enpresatako bazkideek sinatzen duten dokumentu pribatua da, dituzten ezaugarriak direla-eta sozietatearen estatutuetan jasotzen ez diren egoera jakin batzuk arautzeko.

 Helburua da gatazkak saihestea eta bazkideen artean eta/edo hirugarrenen aurrean sor daitezkeen arazoak eta liskarrak aurreikustea, eta horregatik da hain garrantzitsua itun horretan zer termino eta baldintza jasotzen diren ondo zehaztea.

  • Familia-enpresen kasuan, interesgarria da, halaber, oinordetza-itunak kontuan hartzea bazkide baten parte-hartzearen xedeari buruz, kapitalaren zatiketa handia saihesteko, horrek arazoak sor baititzake eguneroko kudeaketan

Kontsiderazio orokorren laburpena
Erantzukizun mugatuko sozietatea

Bazkide-kopurua: 1 edo gehiago

Gutxieneko kapital sozial: 3.000 €

Erantzukizun soziala: Emandako kapitalera mugatua

Fiskalitatea: Sozietateen gaineko zerga (Kotizazio-tasa finkoko fiskalitatea)

Gizarte Segurantza: LAAB edo araudi orokorra, sozietateko parte-hartzearen eta administrazio organoko kide izatearen arabera

Erabakiak hartzea: Gehiengoz (sozietatean duten parte-hartzearen arabera)

icono exclamación

Enpresa bat nola sortu urratsez urrats

Icono forma jurídica

Erantzukizun mugatuko sozietatea

Aplikatzen da
EZ da aplikatzen

ERATZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

Estatutuen aurretiazko kalifikazioa

4

5

Eraketa-dokumentu pribatua

6

7

8

Lan-sozietateen Erregistroan kalifikatzea eta inskribatzea

9

10

Kooperatiben Erregistroan inskribatzea

11

12

Beste izapide batzuk: enpresaren zeinu bereizgarriak erregistratzea

ABIAN JARTZEKO IZAPIDEAK

1

2

3

4

5

6

7

8

Enpresa Gizarte Segurantzan inskribatzea (baldin eta enpresak langileak kontratatzen baditu)

9

10

11

12

13

JARDUERAREN IZAPIDE ESPEZIFIKOAK: Nekazaritzako elikagaien enpresak

1

2

3

4

Alderatu bi forma juridikoren ezaugarri nagusiak

Bazkide-kopurua Gutxieneko kapital sozial Erantzukizun soziala Fiskalitatea Gizarte Segurantza Erabakiak hartzea

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.