ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


30 Urtarrila 2026

Zibersegurtasuna II: Zure negozioa babesteko adibide praktikoak (ONLINEKO WEBINARRA)

Mikroenpresa Digitaletik zibersegurtasunari eskainitako prestakuntza osatuko du ikastaro honek, ikuspegi teknikoagotik, segurtasun-neurri eta neurri praktikoak azalduz, zure negozioan ezar ditzazun. Zibersegurtasuna II ikastaro berri honetan, ikuspegi praktikoa eskaini nahi dugu, informazioa babestean zer alderdi izan behar ditugun kontuan eta zer tresna ditugun eskura hura babesteko. Ez da ezagutza tekniko zehatzik behar, erabiltzaile-mailako informatikako ezagutzak soilik. […]

PUBLIZITATEA SARE SOZIALETAN: HOBETU INSTAGRAMEKO, TIKTOKEKO, LINKEDINEKO ETA YOUTUBEKO ZURE EMAITZAK (II)

Sare sozialetako publizitatea ez da tresna garrantzitsua soilik, enpresek beren inbertsioa nola optimizatzen duten eta emaitzak denbora errealean nola neurtzen dituzten ulertzeko aukera ere bada. Ikastaro honetan, ikasleek kanpainak konfiguratzen ikasiko dute Instagramen, TikToken eta LinkedInen. Urratsez urrats ikasiko dute audientzia nola segmentatzen den, aurrekontua nola definitzen den eta publizitate-formatu egokiak nola aukeratzen diren.Sareko publizitatearen […]

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA