ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


5 Otsaila 2026

II. WEB-ANALITIKA: Monitorizatu zure webgunea Google Analytics 4 (GA4) tresnarekin

Zure webgunearen analisia egiteko Googlek eskaintzen duen bertsio berria da GA4. Aurreko bertsioak, Universal Analytics (UA) izenekoak, funtzionatzeari utziko dio 2023ko uztailean. Hortaz, beharrezkoa da bertsio berriarekin lan egiten hastea eta haren berritasunetara egokitzea. Ikastaroaren bigarren saioan, Google Analytics 4ko “Txostenak” eta “Arakatu” arloei buruz arituko gara. Tresnak eskaintzen dizkigun txostenen bidez datu horiek negozioarentzako […]

Barnetegi Teknologikoa – Microsoft Copilot

Microsoft 365 Copilotek, lan ingurunean eguneroko produktibitatea iraultzeko diseinatutako AAko laguntzaileak, dituen gaitasunak arakatzea, eta Microsoft 365eko tresna nagusiekin nola dagoen integratuta eta agenteak sortuz pertsonalizatzeko duen ahalmena erakustea.

Babestu zure enpresaren jabetza intelektuala: Nola babestu modu seguruan zure aktibo ukiezinak eta nola eskuratu hirugarren batzuen eskubideak

Jakin nahi al duzu nola babes dezakezun zure aktibo ukiezinen jabetza intelektuala?Ez dio axola zure enpresak zer neurri duen. Seguru badituzula babestu beharreko aktibo ukiezinak. “Aktibo ukiezinak” kontzeptuaren barruan daude hauek: zure markak, domeinuaren izenak, patenteak, egile-eskubideak, sorkuntza-lanak, softwarea eta teknologia, enpresaren ezagutza…Ikastaroaren helburua da enpresako aktibo ukiezinen mundura gerturatzea, sorkuntza-lanen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak […]

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA